< | Abendua 2018 | > | ||||
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |
Haurrentzako ikuskizuna
-
Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ikuskizun berria: "Musua"
Abenduak 15 (Usurbil) Antolatzailea: Argiaren Adiskideak, Usurbilgo Taldea
Ordua: 16:00/18:30
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Oiardo Kiroldegia
Herria: Usurbil
Zehaztasunak: "Musua" lan berriaren aurkezpen ikuskizuna. "Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko. Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista… Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu. Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua. Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu. Eta zu?".
Sarrerak: 7 euro aurrez Bordatxo tabernan eta Marije arropa dendan. Egun berean 8 eurotan Oiardo Kiroldegian (12 hilabetera arteko haurrek doan).
Informazio gehiago: katxiporreta.eus
Azoka
-
Jostailu Erabilien Azoka
Abenduak 15 (Usurbil) Antolatzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea
Ordua: 11:00-13:00
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Usurbilgo frontoia
Herria: Usurbil
Zehaztasunak: "Nirea zuretzat, zurea niretzat …aizu tori eta ekarri hori! Bertan geratzen diren elektronikoak ez diren eta pilik behar ez duten jostailuak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu".
Parte hartzeko baldintzak: Urtero moduan, gogoan izan, ekimen honetan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira:
-Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
-Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
-Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
-DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.