Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Abendua 2018 >
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      

Azoka

  • San Tomas Azoka
    Abenduak 16 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! K.E. / Sagardo Egunaren Lagunak
    Ordua: 11:00-14:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    Goizean zehar, postuak, musika, hamaiketakoa, babarrun eta sagardo txapelketen epaimahaia baloratze lanetan, Ixabel Agirresarobe aurkezle lanetan.

    12:00
    Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera udaletxe ondoko lokaletik. Kalejira herrian barrena Zumarteko txistulariekin.

    12:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa 4-10 urte arteko haurrentzat Sutegiko erakusketa aretoan.

    13:15 aldera,
    erraldoi eta buruhandien konpartsa frontoira helduko da.

    Ondoren:

    -Nafartarrak taldearen Xiberoko ikastolak eta euskara laguntzeko eginiko elkartasun kanpainaren amaiera ekitaldia.
    -Babarrun eta sagardo txapelketen sari banaketa.
    -NOAUA!ren fotokolean parte hartu dutenen artean, Nafarroa hegoaldeko Errigora ekimenaren eta xiberotarren produktuez hornituriko otarren zozketa. Xiberotarren produktuez hornituriko bigarren otar baten zozketa, sagardo eta babarrun txapelketen bozkatu parte hartu duzuenon artean.
     

Gabonetako Txistu kontzertua

  • Txistu kontzertua
    Abenduak 16 (Hernani)
    Antolatzailea: Goizetik Txistulari Banda
    Ordua: 13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Milagrosa Hernani
    Herria: Hernani
    Txistulari banda Susi Elosegi kitarra jolearen laguntzarekin Milagrosan eskeiniko du Eguberrietako urteroko kontzertua. Eguberriko doinuaz gain, beste doinu goxoak entzuteko aukera izango da. Kontzertu amaieran ikuslegoai zizka-mizkak eskeiniko zaie tartean turroiarekin amaitzeko.

Euskara

  • "Euskaraldirako 4 aitzakia" antzezlana
    Abenduak 16 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! K.E.
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Antzezleak: Nahia, Xabat, Eli eta Patxi.
    Zehaztasunak: "Euskaraldia zertarako? Usurbilen behar al da? 4 hauen esku utzi behar ote dugu Euskaraldiaren ardura gure herrian?". Azaroaren 16an eskaini zuten antzezlana berriz ikusteko aukera.
    Sarrerak: aurrez eskuratu ahalko dituzue 5 eurotan, Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta NOAUA!ren egoitzan. NOAUA!-ko bazkideok 3 eurotan, NOAUA!ko egoitzan soilik.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil