Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Abendua 2018 >
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      

hitzaldia

  • Jardunaldiak: kultura matrilineala
    Abenduak 21tik - Abenduak 22ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Auzolan Elkartea
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Abenduak 21, ostirala
    18:00 Autoezagutza emakume eta gizonengan (Unai Muñoa).
    18:30 Ilargia eta emakumea, elkar ezagutzeko emakumezko zikloak (Alba LaLuna).
    19:00 Bideoak: “Umetokiarekin berriz ere konektatu (Monica Felipe Larralde) eta “Gozo-gozo erdituko dugu (Casilda Rodrigañez), 15 minutuko proiekzioa (bideo biak gazteleraz).
    19:15 Erditzea eta jaiotza. Aroa Etxeburua Ugartemendia.

    Abenduak 22, larunbata
    11:30
    Euskal Herria Kultura Matrilineala (Mari Carmen Basterretxea).
    12:00 Aro aldaketa Euskal Herrian (Gabriel Valin).

    Tokia: Potxoenea.
    Sarrera: doan.
    Antolatzailea: Auzolan.

     

Jaiak

  • San Tomas jaia Santuenean
    Abenduak 21 (Usurbil)
    Antolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Santueneko ludoteka
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: txistor jana eta otar zozketa.

  • Ikasleen gabonetako kantu-jira eta ospakizunak
    Abenduak 21 (Usurbil)
    Antolatzailea: ikastetxeak
    Ordua: egunean zehar

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbil, Aginaga eta Zubieta
    Herria: Usurbil

    UDARREGI IKASTOLA:
    09:30-10:45
    LH-DBH-ko ikasleen kantu-jira. 
    -LHkoen ibilbidea: "Agerialdetik ikastola gorrira, Haur Eskolara, Kale Zaharreko plazara, aldapatik jaitsi eta Eroskiko biribilgunera, Zubiaurrenea kaletik Bordatxoko biribilgunera eta handik ikastolara".
    -DBHkoen ibilbidea: "Eraikin gorritik Mikel Laboa plazara, beheko botikako plazara, Artzabalera eta handik ikastolara".
    12:10 HH-koen kantu saioa ikastola atarian.
    16:45 Haur Eskolako familia, haur, hezitzaile, familia, lagunak... Haur Eskolako patioan elkartuko gara Kalexarretik Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingiren etorrera ikusteko.
    17:00 2-3 urteko geletan harrera egingo diegu Olentzero eta Mari Domingini 2-3ko haurrek, guraso eta hezitzaileekin batera.
    17:30 Haur Eskolako eta Haur Hezkuntzakoen gabon abestien bueltako kantu-jira Haur Eskolako jolastokitik frontoira.
    18:15-18:30 aldera, Kalejiaren amaiera frontoian. Haur Hezkuntzako haurrentzako txokolate jana, musika girotua, pintxo eta sagardo dastaketa.

    Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

    ZUBIETAKO ESKOLA:
    12:00
     Gabon kantak senideekin Errebote plazan.
    Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta. 

    Antolatzailea: Zubietako Eskola.

    AGINAGAKO ESKOLA:
    10:00ak aldera,
    abestera irtengo dira Aginagako Eskolako ikasle, hezitzaile eta gurasoak Aginagan barrena. 

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil