Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Abendua 2018 >
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      

antzerkia

  • Antzezlana Aginagan: Ergela
    Abenduak 02 (Usurbil)
    Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginagako Eliza Zaharra
    Herria: Usurbil

    Aktoreak: Sara Cozar eta Joseba Apaolaza.
    Sarrera: 5 euro.
    Zehaztasunak: “Froga psikologiko batzuetara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologo batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure gizon ergela urduritasunak jota utzi zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin”.

Haurrentzako zinema

  • Haurrentzako zinea euskaraz: "Magiaren etxea"
    Abenduak 02 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Sinopsia: "Jabeek bertan behera utzitako katutxo bat babes bila dabil ekaitzak astindu duen egun batean. Halako batean, non sartuko eta sekula pentsatuko ez zuen etxerik harrigarrienean. Izan ere, jabea agure mago bat da eta etxea automataz eta tramankulu bitxiz beterik dauka. Magoak katutxoari harrera beroa egin badio ere, ez dute abegi onez hartu magiaren etxeko bizilagun guztiek, eta hauetako batzuek etorri berria etxetik kanporatzeko plan bat asmatuko dute.

    Egoerak okerrera egingo du agure magoa ospitaleratutakoan, bere ilobak aukera ezin hobea ikusiko baitu etxetzarra saldu eta aberasteko. Gure heroi gazteak, magiaren etxeko bizilagunen artean bere tokia irabazi nahirik, bizikideetako batzuekin bat egingo du bere bizileku magikoa babesteko".

    Ekoizpen urtea eta lekua: Belgika, 2013.
    Iraupena: 85 minutu.
    Zuzendariak: Ben Stassen, Jeremy Degruson.
    Sarrera: 3 euro, egunean bertan.

Aurkezpena

  • Yolanda Arrietaren lan berrien aurkezpena
    Abenduak 12 (Usurbil)
    Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi udal liburutegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Yolanda Arrietak  bere azken lanak aurkeztuko ditu, haur eta heldu, familia giroan: "Kuttun-kuttunak", "Bizenta-Txiki" eta "MariXor".

Ikuskizuna

  • "Herri Txiki, Infernu Handi" Aginagan
    Abenduak 14 (Usurbil)
    Ordua: 20:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginagako Eliza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Euskal Telebistaren "Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren grabaketa Aginagako Elizan. Saioko lan taldeak azaroa amaieran Aginagan eginiko grabazioak proiektatuko dituzte. Zuhaitz Gurrutxagaren eta Mikel Pagadiren bakarrizketa saioez gozatu ahalko da. Sebastian Lizaso bertsolaria bertsotan entzungo dugu. 

Deialdia

  • Jostailu Erabilien Azokarako jostailu bilketa
    Abenduak 13 (Usurbil)
    Antolatzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako guraso elkartea
    Ordua: 17:00-19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko erakusketa gela
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: abenduaren 15ean (11:00-13:00 artean frontoian) ospatuko den Jostailu Erabilien Azokarako jostailu bilketa egingo da abenduaren 13an eta 14an. Ekimen honetan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira:
    -Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
    -Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
    -Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
    -DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.

  • Jostailu Erabilien Azokarako jostailu bilketa
    Abenduak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako guraso elkartea
    Ordua: 17:00-19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko erakusketa gela
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: abenduaren 15ean (11:00-13:00 artean frontoian) ospatuko den Jostailu Erabilien Azokarako jostailu bilketa egingo da abenduaren 13an eta 14an. Ekimen honetan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira:
    -Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
    -Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
    -Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
    -DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.

Mendizale Astea

  • Mendi Astea: Aralar, mundua leku den lurra
    Abenduak 04 (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.T.
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: ON Produkzioak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak ekoitztako “Aralar, mundua leku den lurra” proiekzioa Sutegin. Sarrera doan. “Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute”.
    Sarrera: doan.
    Informazio gehiago: andatza.com

Odol ematea

  • Odol Emaileen Eguna
    Abenduak 08 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea
    Ordua: 14:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Artzabal
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Odol Emaileen Eguneko urteroko bazkaria. 
    Prezioa: 33 euro.
    Izen ematea: abenduaren 1era arte, telefono zenbakiotako batera deituta:
    619 12 56 44 (Mari Jose Korta)
    610 681 563 (Maite Salaberri)
    943 36 31 02 / 688 887 537 (Agustina Arizti).

Euskara

  • Euskaraldia: amaiera ekitaldia
    Abenduak 02 (Usurbil)
    Antolatzailea: Euskaraldia Usurbil
    Ordua: 11:00-20:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbil
    Herria: Usurbil

    15:00ak arte, pintxo berezien ibilbide gastronomikoa, Aitzaga, Bordatxo, Guria, Txiriboga eta Txirristra tabernetan. 150 euroko erosketa balearen zozketa.
    Antolatzailea: Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea.
    Babeslea: Usurbilgo Udala.

    17:00 Haurrentzako zinea euskaraz: “Magiaren etxea”.
    “Jabeek bertan behera utzitako katutxo bat babes bila dabil ekaitzak astindu duen egun batean. Halako batean, non sartuko eta sekula pentsatuko ez zuen etxerik harrigarrienean. Izan ere, jabea agure mago bat da eta etxea automataz eta tramankulu bitxiz beterik dauka. Magoak katutxoari harrera beroa egin badio ere, ez dute abegi onez hartu magiaren etxeko bizilagun guztiek, eta hauetako batzuek etorri berria etxetik kanporatzeko plan bat asmatuko dute”.
    Sarrera: 3 euro, egunean bertan salgai Sutegin.
    Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.

    18:00 Euskaraldiari bukaera emateko herriko artixten emanaldia Dema plazan.
    Ondoren, Euskaraldian parte hartu duten Ahobizi eta Belarriprest guztiekin eta eragile guztiekin, argazki erraldoia aterako da.

  • Euskaraldia: Euskararen Eguna
    Abenduak 03 (Usurbil)
    Antolatzailea: Euskaraldia Usurbil
    Ordua: 12:10-20:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbil
    Herria: Usurbil

    12:10ak inguruan, Udarregi Ikastolako LH-ko ikasle eta irakasleek euskara kanta sorta bat kantatuko dute Mikel Laboa plazan (eguraldi txarrarekin frontoian). Ekimen gehiago egunean zehar ikastola barruan.

    18:00 Euskararen Eguneko ekitaldia plazan:
    -Zumarte Musika Eskolakoek Uxue Alberdik Euskaraldiari egindako koplak abestuko dituzte Usurbilgo Kantu taldearekin batera.
    -Kantu Taldeak emanaldia eskainiko du.
    Ondoren, Euskararen Eguneko agiria irakurriko da.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil