Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Abendua 2018 >
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      

aisia

  • Got Talent Gaztelekuan
    Abenduak 22 (Usurbil)
    Antolatzailea: Gaztelekua
    Ordua: 16:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Gaztelekua
    Herria: Usurbil

    Nori zuzendua: DBH1.
    Oharra: irteeretarako guraso baimenak Gaztelekuan.
    Informazio gehiago: gaztelekua@usurbil.eus / 943 371 050.

hitzaldia

  • Mahai-ingurua+dokumentala: adin nagusiko senideak eta dispertsio politika
    Abenduak 19 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu
    Ordua: 19:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Adin nagusiko senideak eta dispertsio politikaren inguruko mahai-ingurua. "Azken arnasa arte: gure nagusien duintasun eta kemenari gorazarrea" dokumentalaren proiekzioa.
    "Kontzientziak mugiaraztea eta gaurkotasunezko errealitate bati ikusgarritasuna ematea da ikus-entzunezkoaren xedea, “Gure aitita eta amamak ez dira inoiz kexatzen, asko jasaten dute eta, kasu askotan baldintza eta egoera oso gogorrei egin behar diete aurre. Eredugarria eta txalogarria da jokatzen duten papera”. Azken urteetan izandako hainbat esperientzien bilduma eta irakurketa egin dute, eta ekoizpen “hezitzaile, artistiko eta pedagogiko bat” osatu dute horiekin".

  • Jardunaldiak: kultura matrilineala
    Abenduak 21tik - Abenduak 22ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Auzolan Elkartea
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Abenduak 21, ostirala
    18:00 Autoezagutza emakume eta gizonengan (Unai Muñoa).
    18:30 Ilargia eta emakumea, elkar ezagutzeko emakumezko zikloak (Alba LaLuna).
    19:00 Bideoak: “Umetokiarekin berriz ere konektatu (Monica Felipe Larralde) eta “Gozo-gozo erdituko dugu (Casilda Rodrigañez), 15 minutuko proiekzioa (bideo biak gazteleraz).
    19:15 Erditzea eta jaiotza. Aroa Etxeburua Ugartemendia.

    Abenduak 22, larunbata
    11:30
    Euskal Herria Kultura Matrilineala (Mari Carmen Basterretxea).
    12:00 Aro aldaketa Euskal Herrian (Gabriel Valin).

    Tokia: Potxoenea.
    Sarrera: doan.
    Antolatzailea: Auzolan.

     

Bilerak

  • Anerreka Ingurumen Elkartearen bilera irekia
    Abenduak 20 (Usurbil)
    Antolatzailea: Anerreka Ingurumen Elkartea
    Ordua: 19:00-20:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea, sotoko gela
    Herria: Usurbil

    Gai zerrenda:
    1-Ucin S.A.
    2-Luzuriaga S. Coop.
    3-Harane erreka.

Haurrentzako ikuskizuna

  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ikuskizun berria: "Musua"
    Abenduak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Argiaren Adiskideak, Usurbilgo Taldea
    Ordua: 16:00/18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Oiardo Kiroldegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Musua" lan berriaren aurkezpen ikuskizuna. "Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko. Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista… Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu. Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua. Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu. Eta zu?".
    Sarrerak: 7 euro aurrez Bordatxo tabernan eta Marije arropa dendan. Egun berean 8 eurotan Oiardo Kiroldegian (12 hilabetera arteko haurrek doan).
    Informazio gehiago: katxiporreta.eus

Azoka

  • Jostailu Erabilien Azoka
    Abenduak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea
    Ordua: 11:00-13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Nirea zuretzat, zurea niretzat …aizu tori eta ekarri hori! Bertan geratzen diren elektronikoak ez diren eta pilik behar ez duten jostailuak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu".
    Parte hartzeko baldintzak: Urtero moduan, gogoan izan, ekimen honetan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira:
    -Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
    -Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
    -Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
    -DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.

  • San Tomas Azoka
    Abenduak 16 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! K.E. / Sagardo Egunaren Lagunak
    Ordua: 11:00-14:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    Goizean zehar, postuak, musika, hamaiketakoa, babarrun eta sagardo txapelketen epaimahaia baloratze lanetan, Ixabel Agirresarobe aurkezle lanetan.

    12:00
    Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera udaletxe ondoko lokaletik. Kalejira herrian barrena Zumarteko txistulariekin.

    12:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa 4-10 urte arteko haurrentzat Sutegiko erakusketa aretoan.

    13:15 aldera,
    erraldoi eta buruhandien konpartsa frontoira helduko da.

    Ondoren:

    -Nafartarrak taldearen Xiberoko ikastolak eta euskara laguntzeko eginiko elkartasun kanpainaren amaiera ekitaldia.
    -Babarrun eta sagardo txapelketen sari banaketa.
    -NOAUA!ren fotokolean parte hartu dutenen artean, Nafarroa hegoaldeko Errigora ekimenaren eta xiberotarren produktuez hornituriko otarren zozketa. Xiberotarren produktuez hornituriko bigarren otar baten zozketa, sagardo eta babarrun txapelketen bozkatu parte hartu duzuenon artean.
     

Jaiak

  • San Tomas jaia Santuenean
    Abenduak 21 (Usurbil)
    Antolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Santueneko ludoteka
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: txistor jana eta otar zozketa.

  • Ikasleen gabonetako kantu-jira eta ospakizunak
    Abenduak 21 (Usurbil)
    Antolatzailea: ikastetxeak
    Ordua: egunean zehar

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbil, Aginaga eta Zubieta
    Herria: Usurbil

    UDARREGI IKASTOLA:
    09:30-10:45
    LH-DBH-ko ikasleen kantu-jira. 
    -LHkoen ibilbidea: "Agerialdetik ikastola gorrira, Haur Eskolara, Kale Zaharreko plazara, aldapatik jaitsi eta Eroskiko biribilgunera, Zubiaurrenea kaletik Bordatxoko biribilgunera eta handik ikastolara".
    -DBHkoen ibilbidea: "Eraikin gorritik Mikel Laboa plazara, beheko botikako plazara, Artzabalera eta handik ikastolara".
    12:10 HH-koen kantu saioa ikastola atarian.
    16:45 Haur Eskolako familia, haur, hezitzaile, familia, lagunak... Haur Eskolako patioan elkartuko gara Kalexarretik Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingiren etorrera ikusteko.
    17:00 2-3 urteko geletan harrera egingo diegu Olentzero eta Mari Domingini 2-3ko haurrek, guraso eta hezitzaileekin batera.
    17:30 Haur Eskolako eta Haur Hezkuntzakoen gabon abestien bueltako kantu-jira Haur Eskolako jolastokitik frontoira.
    18:15-18:30 aldera, Kalejiaren amaiera frontoian. Haur Hezkuntzako haurrentzako txokolate jana, musika girotua, pintxo eta sagardo dastaketa.

    Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

    ZUBIETAKO ESKOLA:
    12:00
     Gabon kantak senideekin Errebote plazan.
    Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta. 

    Antolatzailea: Zubietako Eskola.

    AGINAGAKO ESKOLA:
    10:00ak aldera,
    abestera irtengo dira Aginagako Eskolako ikasle, hezitzaile eta gurasoak Aginagan barrena. 

Euskara

  • "Euskaraldirako 4 aitzakia" antzezlana
    Abenduak 16 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! K.E.
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Antzezleak: Nahia, Xabat, Eli eta Patxi.
    Zehaztasunak: "Euskaraldia zertarako? Usurbilen behar al da? 4 hauen esku utzi behar ote dugu Euskaraldiaren ardura gure herrian?". Azaroaren 16an eskaini zuten antzezlana berriz ikusteko aukera.
    Sarrerak: aurrez eskuratu ahalko dituzue 5 eurotan, Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta NOAUA!ren egoitzan. NOAUA!-ko bazkideok 3 eurotan, NOAUA!ko egoitzan soilik.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil