Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Urtarrila 2019 >
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

antzerkia

  • Go!azen 5.0 antzerkia
    Urtarrilak 27 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 18:00etan

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Manuel Lekuona kulturetxean
    Herria: Lasarte-Oria
    Go!azen telesailean oinarritutako ikuskizunaz gozatu ahalko dute gazteek. Basakabik ateak zabaldu ditu, Zuzen buru duela. Eta honekin batera, abentura, maitasun istorio eta lagunen arteko kontu berriak sortuko dira. SARRERAK AGORTUAK

Zinea

  • "Dantza" filmaren proiekzioa
    Urtarrilak 27 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! K.E.
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Dantza" filmaren proiekzioa. Gogoan izan, Orbeldi D.T.-k parte hartu du ikus-entzunezkoan. "Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. 

    Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! 

    Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat".

    Sarrerak: aurrez salgai 6 eurotan NOAUA! Kultur Elkartean eta Lizardin. Bazkideek 4 eurotan NOAUA!n bertan.

Kirola

  • Irisasi BTT 2019 "Hotzak akabatzen...!"
    Urtarrilak 27 (Usurbil)
    Antolatzailea: Irisasi BTT
    Ordua: 09:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plazatik
    Herria: Usurbil

    Abiatzeko hitzordua: 9:00etan Mikel Laboa plazatik.
    Epea: urtarrilaren 1etik 25era.
    Zehaztasunak: urtarrilaren 27an (09:00etan Mikel Laboa plazatik) ospatuko den Irisasi BTT "Hotzak akabatzen!" probarako izen ematea urtarrilaren 1ean irekiko dute.
    Nori zuzendua: 1940ko urtarrilak 31-2003ko urtarrilak 26 artean jaio zirenei.
    Hiru ibilbide aukeran: erraza (25 kilometro), ertaina (31 km) eta gogorra (40 km artekoa).
    Zehaztasunak: "Txaleko bat opari izena emanten duten lehendabiziko 500 partaideentzat. Probaren egunean ere izena emateko aukera izango duzu (8.45 baino lehen) eta 25€ko prezioa izango du, federatu zein federatu gabeentzat. 13-16 urte arteko txirrindulariek proban parte hartzeko aukera izango dute baldin eta uneoro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izena ematea irisasibtt@gmail.com korreoaren bidez beteko da. Gipuzkoako Diputazioak basoen eta naturaren kontserbazioa lortzeko kudeatzen dituen bideak eta ingurune babestuak erabiltzen ditugu IRISASI BTT trabesia antolatzeko. Beraz, errespetatu beti antolakuntzak ezarritako eta balizatutako ibilbidea, bertatik atera gabe". 
    Izen ematea: urtarrilaren 1etik 25era, kirolprobak.com atarian. Federatu gabeek 18 euro; federatuek 20 euro. Egunean bertan, 8:45ak baino lehen, 25 euro federatu gabeek eta federatuek.
    Informazio gehiago:
    andatzamendizale.info
    irisasibtt@gmail.com
    Antolatzailea: Irisasi BTT.
    Babeslea: Usurbilgo Udala.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil