Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Urtarrila 2019 >
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

Zinea

  • "Dantza" filmaren proiekzioa
    Urtarrilak 27 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! K.E.
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Dantza" filmaren proiekzioa. Gogoan izan, Orbeldi D.T.-k parte hartu du ikus-entzunezkoan. "Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. 

    Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! 

    Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat".

    Sarrerak: aurrez salgai 6 eurotan NOAUA! Kultur Elkartean eta Lizardin. Bazkideek 4 eurotan NOAUA!n bertan.

  • La noche de 12 a├▒os filma
    Urtarrilak 11 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 22:00etan

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Manuel Lekuona kulturetxean
    Herria: Lasarte-Oria
    Okendo Zinema taldearen eskutik La noche de 12 a├▒os filma ikusgai izango da. Ostean solasaldia izango da. Sarrera, 5,50 euro.
  • Bohemian Rhapsody filma
    Urtarrilak 13 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 19:30ean

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Manuel Lekuona kulturetxean
    Herria: Lasarte-Oria
    Freddy Mercuryren bizitzan oinarritutako Bohemian Rhapsody filma eskainiko da helduen zinema atalean. Sarrera, 5,50 euro.
  • Ralph rompe Internet
    Urtarrilak 13 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 17:00etan

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Manuel Lekuona kulturetxean
    Herria: Lasarte-Oria
    Etxeko txikiek Ralph rompe Internet animazio filmaz gozatu ahalko dute, haurren zinema atalean. Sarrera, 3,80 euro.

Ekitaldia

  • "Musika eta ipuinak, bihotzetik bihotzera" errezit
    Urtarrilak 04 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 20:00etan

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Okendo plazan
    Herria: Lasarte-Oria
    "Musika eta ipuinak, bihotzetik bihotzera" errezitaldia egingo da euskal presoen testuak oinarri. Poesia, antzerkia, musika...denetarik izango da. Harresi Guztien Gainetik taldeak antolatua.

Jardunaldia

  • Bizikidetza lantzen jardunaldiak - S(u/a) minetik bakera
    Urtarrilak 16 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 19:30ean

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Villa Mirentxun
    Herria: Lasarte-Oria

    Bizikidetza lantzen jardunaldiei hasiera emango die S(u/a) minetik bakera ikus-entzunezko lan eszenikoak. Bi emakume arrasatearren testigantzak ezagutuko dira.

Kabalgata

  • Errege Magoak
    Urtarrilak 05 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 16:00etatik aurrera

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Lasarte-Oriako kaleetan zehar
    Herria: Lasarte-Oria
    Meltxor, Gaspar eta Baltasar Lasarte-Orian izango dira. Eguerdian, Errege Magoen laguntzaileek haurren eskutitzak jasoko dituzte. Arratsaldeko 16:00etan iritsiko dira herrira Errege Magoak, eta 17:30ak arte, Brigitarren Komentuko kaperan egongo dira eskutitzak jasotzen. Ondoren, 18:00etan, kabalgata hasiko da herriko kaleetan barrena. Okendo plazan, haurrei hitz batzuk eskainiko dizkiete.

Mobilizazioak

  • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea
    Urtarrilak 31 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteak
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plaza
    Herria: Usurbil

Irakurketa

  • Irakurle txokoa - Laranja mekanikoa
    Urtarrilak 15 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 18:30ean

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Manuel Lekuona kulturetxean
    Herria: Lasarte-Oria
    Irakurle txokoko lagunek Anthony Burgess idazlearen Larajka mekanikoa lana aztertuko dute Uxue Alberditen laguntzaz.

Proiekzioa

  • Fidelio opera
    Urtarrilak 09 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 19:00etan

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Manuel Lekuona kulturetxean
    Herria: Lasarte-Oria
    Beethovenen Fidelio opera eskainiko dute proiekzio digitalen atalean. Valentziako Palau de les arts Reina Sofian grabatutako bertsioa da. Zubin Mehta orkestra zuzendari famatua eta nazioarteko abeslariak ditu. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko da gaztelaniazko azpidatzizkiekin. Sarrera aurretik 7,50 euro, egunean 9 euro.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil