Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Otsaila 2019 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   

Bilerak

  • Txirikorda definitzeko prozesu parte hartzailea
    Otsailak 02 (Usurbil)
    Antolatzailea: Txirikorda egitasmoko sustatzaileak
    Ordua: 10:30-12:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Ugartondon eraikiko den urbanizazio berrian, Usurbilgo Udalak kokatuko duen Txirikorda, belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioaren egitasmoa definitzeko prozesu parte hartzailea antolatu dute. Bereziki, proiektu honen erabiltzaile potentzialak izango diren gazteei eta adinduei zuzendua egongo da. Prozesu parte hartzaile honetan definituko da proiektua.
    Saioen egutegia eta saio bakoitzean jorratuko den edukia:
    -Urtarrilak 26: "Etxebizitzaren izaera orokorra".
    -Otsailak 2: "Biztanleak eta sarrera baldintzak".
    -Otsailak 16: "Espazioen diseinua".
    -Martxoak 23: "Bizikidetza".
    -Apirilak 6: "Funtzionamendua".

  • Bilera: Gipuzkoako Eskola Txikien Festa
    Otsailak 02 (Usurbil)
    Antolatzailea: Aginagako San Praixku Guraso Elkartea
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginagako ludoteka
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: ekainaren 9an Aginagan ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien 32. festa antolatzeko lanei ekin diete Aginagan. "Lanean hasita gaude dagoeneko, talde ezberdinetan banatuta. Denon laguntza behar dugu". Informazio bilera irekia deitu dute otsailaren 2an. "Animatu parte hartzera!". 

Bertso saioa

  • Bertso-afaria+erromeria Aginagan
    Otsailak 02 (Usurbil)
    Antolatzailea: Antxomalantxa Herri Elkartea eta Eliza Zaharra
    Ordua: 20:00etatik aurrera

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginaga
    Herria: Usurbil

    20:00 Trikipoteoa Arrate tabernario.
    21:00 Bertso-afaria Atarialde Elkartean, Andoni Egaña, Markel Eizagirre eta Sebastian Lizasorekin.
    Ondoren, erromeria: Ostolaza eta Lutxurdio.

    Sarrerak: Aginagako Arrate tabernan salgai 30 eurotan. 
    Oharra: sarrera kopuru mugatua (90 lagunentzat).
    Menua:
    -Perretxiko ezberdinen nahaskia.
    -Bakailaoa saltsan.
    -Txuleta "pitillo" piperrekin.
    -Etxeko tarta izozkiarekin.

Jaiak

  • KalexarROCK Jontxuren omenez
    Otsailak 02 (Usurbil)
    Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Kalezarko Haraneko aparkalekua
    Herria: Usurbil

    12:30 Herri kirolak: Inaxio Perurena harri jasotzailea eta Jokin Alkizalete zein Axier Pellejero aizkolariak.
    14:00 Bertso-bazkaria Saizar Sagardotegian. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola. Bazkarirako txartelak Bordatxo eta Aitzaga tabernetan salgai, 35 eurotan.
    19:00 Kontzertuak: Rukula, Mendeku Itxua, Desegin, Izeberg, Eskean Kristo, Hotzikara, Odolaren Mintzoa. 
    Afalorduan, ogitartekoak.
    Oharra: bertaraino kotxez ez joateko deia.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil