Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Otsaila 2019 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   

aisia

  • Gure Pakeako bazkideen arteko txapelketak
    Otsailak 13 (Usurbil)
    Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea
    Ordua: 16:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Artzabal
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Jubilatu Astearen baitan, Gure Pakea Elkarteko bazkideen arteko txapelketak. Otsailaren 13an, toka eta igel jokoak.

Bilerak

  • Euskaraldiari lotutako bilera
    Otsailak 13 (Usurbil)
    Antolatzailea: Euskaraldia Usurbil
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Bi hilabete pasa dira Euskaraldiaren lehenengo ekitaldia amaitu zenetik. Une aproposa da Euskaraldian bizitutakoa gogora ekarri eta ondorenari buruz hitz egiteko. Horretarako martxoaren 12an Kike Amonarriz soziolinguista gonbidatu nahi dugu Usurbilera. Euskaraldiaren ondorenari forma emateko garaian zu garrantzitsua zara. Horregatik, martxoko ekitaldi hori prestatzen laguntzeko eskertuko genizuke, otsailaren 13an, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean egingo dugun bilerara etortzea. Gure artean izango zarelakoan!".

Jubilatu Astea

  • Jubilatuen Astea: kantu saioa
    Otsailak 04tik - Otsailak 13ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    JUBILATU ASTEA
    Otsailak 4, astelehena
    18:00
    Usurbilgo Kantu Taldearen saioa Artzabalgo ganbara handian.

    Otsailak 5, asteartea
    16:00
    Hitzaldia Matia Fundazioko kide Nerea Galdonaren eskutik.

    Otsailak 6, asteazkena
    Goizean zehar,
    ibilaldia herrian barrena.
    Eguerdian, bazkaria Aginaga Sagardotegian.

    Otsailak 7, osteguna
    16:30
    Osakidetzaren eskutik, hitzaldia Artzabalen.

    Otsailak 8, ostirala
    17:30
    Gure Pakea Elkarteko kideen eskutik, “Halako batean bagoaz Benidorrera!” antzezlana Sutegiko auditorioan. Sarrera doan.

    Otsailak 9, larunbata
    17:00
    Herriko eta inguruko soinujoleekin arratsalde pasa Sutegin.

    Otsailak 10, igandea
    12:00
    Meza nahi dutenentzat.
    14:00 Bazkaria Aginaga Sagardotegian.

    BAZKIDEEN ARTEKO TXAPELKETAK
    Otsailak 12, asteartea
    16:30
    Karta jokoak Artzabalen.

    Otsailak 13, asteazkena
    16:30
    Toka eta igel jokoak Artzabalen.

    Oharra: ekintzetarako izen ematea aurrez, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil