Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Otsaila 2019 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   

aisia

  • Gure Pakeako bazkideen arteko txapelketak
    Otsailak 12 (Usurbil)
    Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea
    Ordua: 16:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Artzabal
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Jubilatu Astearen ostean, Gure Pakeako bazkideen arteko txapelketak. Otsailaren 12an, karta jokoak.

  • Gure Pakeako bazkideen arteko txapelketak
    Otsailak 13 (Usurbil)
    Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea
    Ordua: 16:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Artzabal
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Jubilatu Astearen baitan, Gure Pakea Elkarteko bazkideen arteko txapelketak. Otsailaren 13an, toka eta igel jokoak.

hitzaldia

  • Hitzaldia: "Maitasunaz gozatzen duten emakume eta gizonak"
    Otsailak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala, Parekidetasun Saila
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Hizlaria: Coral Herrera (Madril, 1977) giza zientzia eta komunikazioan doktorea, genero ikuspegitik giza zientzien inguruko gaien ikertzaile eta idazlea.
    Zehaztasunak: "Gero eta emakume eta gizon gehiagok lantzen dute alderdi erromantikoa, beti ere patriarkatutik kanpo dauden harreman sano, eder eta parekideak eraikitzeko. Matxismoak ez digu uzten egoki harremantzen: txikitatik ikasten dugu maitasuna borroka dela, eta bizitza borroka batean, edo norekin borroka egin bilatzen pasatzen dugu. Coral Herrerak, bere liburuetan, patriarkatuak nola mugatzen eta sufriarazten gaituen erakusten digu: idazle madrildarrak uste du erromantikotasun hori erabat politikoa dela, eta harremantzeko beste modu batzuk posible direla. Maitasuna matxismotik askatuz, emakumeok maitatuak izateko beharra izateaz aska gintezke, libreki harremandu gaitezke. guztion artean maitasun etika bat eraiki behar dugu, gure emozioak kudeatzen ikasteko, tratu ona izateko, egoki elkar maitatu eta zaintzeko, parekidetasunean harremantzeko, samurtasuna, errespetua eta adiskidetasuna ardatz ditugula. Koralen esaten du maitasunean gehiago gozatu eta gutxiago sufritu daitekeela: norbera eta norberaren ingurua aldatzeko tresnak izatean dago gakoa, eta maitasunaren loso a berri hau zabaltzean. Era horretara, gure adiskidetasun eta sentimendu harreman-sarearekin gozatu ahal izango dugu".
    Hizkuntza: gaztelania.

Bilerak

  • Jai Batzordearen lehen bilera
    Otsailak 05 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Jai Batzordea
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Usurbilgo 2019ko festak antolatzen hasteko Jai Batzordearen lehen bilera irekia. Jaien antolakuntzari lotutako erabaki guztiak bilgune honetan hartzen dira; bertan finkatzen dituzte jai egunak zeintzuk izango diren, egun bakoitzeko egitaraua, aurrekontu eta baliabideen lanketa…
    Nori zuzendua: festetarako proposamenen bat duen norbanako nahiz eragile orori irekia egongo da hitzordua.

  • Euskaraldiari lotutako bilera
    Otsailak 13 (Usurbil)
    Antolatzailea: Euskaraldia Usurbil
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Bi hilabete pasa dira Euskaraldiaren lehenengo ekitaldia amaitu zenetik. Une aproposa da Euskaraldian bizitutakoa gogora ekarri eta ondorenari buruz hitz egiteko. Horretarako martxoaren 12an Kike Amonarriz soziolinguista gonbidatu nahi dugu Usurbilera. Euskaraldiaren ondorenari forma emateko garaian zu garrantzitsua zara. Horregatik, martxoko ekitaldi hori prestatzen laguntzeko eskertuko genizuke, otsailaren 13an, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean egingo dugun bilerara etortzea. Gure artean izango zarelakoan!".

  • M8ko greba feminista prestatzeko bilera
    Otsailak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: emakume talde bat
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Etxekoandreon, ikasleon, enplegatuon, erretiratuon, hango eta hemengoon, enplegurik ez eta lana soberan dugunon artean Martxoaren 8ko greba feministari forma emateko, antolatzeko, aliantzak sortzeko, konspiratzeko... biltzeko asmoa dugu. Lehen bilera da eta, nola ez, zu(ek) ere bertan egotea nahi dugu! Denon artean, M8an emakimeok* planto!".

Musika

  • Kontzertu gaua Aginagan
    Otsailak 09 (Usurbil)
    Antolatzailea: Aginagako Eliza Zaharra herri elkargunea
    Ordua: 23:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginagako Eliza Zaharra
    Herria: Usurbil

    Talde parte hartzaileak: Eraso, Kokein eta Dj Bull goizaldera arte.
    Sarrerak: 8 eurotan Aginagako Arrate eta Usurbilgo Aitzaga tabernetan.

     

Jaiak

  • Santa Ageda bezpera
    Otsailak 04 (Usurbil)

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    Aginagako Eskola
    Arratsaldeko klaseen baitan, eguraldi ona bada, Santa Ageda eskean irtengo dira Aginagako Eskolako kideak.

    Udarregi Ikastola
    14:45ak aldera, koplak abestera irtengo dira ikasleak. "Gabonetan egindako ibilbide bera jarraituko dute. LHkoek amaiera frontoian emango dute. Bertsolariak LH5 eta LH6. mailako ikasleak".

    Kantu Taldea
    18:00 
    Kantu Taldeak Gure Pakea Elkartearen Jubilatu Astearen baitan abestuko du Artzabalgo ekitaldi aretoan, herriko txistulariekin batera.
    Ondoren, kantu taldea, txistulari taldea eta Gure Pakea Elkartekoak eta animatzen den herritar oro, kalez kale kantuan arituko dira.

Irteera

  • Mendi irteera: Usurbil-Ernio-Alkiza
    Otsailak 10 (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.K.
    Ordua: 8:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Oiardo Kiroldegia
    Herria: Usurbil

    Abiatzeko hitzordua: 8:00, Oiardo Kiroldegia.
    Itzulera: 17:00ak aldera Usurbilen.
    Ibilbidea: 22-25 kilometro.
    Bazkaria: bakoitzak berea eramanda, Zelatunen.
    Izen emateko epea: otsailaren 5era arte.
    Prezioa: 7 euro (bidaia eta postrea).
    Oharra: irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da federatua egotea. 

    Irteeretarako izen ematea emailez egin:
    andatzamkk@gmail.com

    Irteeretarako ordainketak kontu zenbakion bidez egin beharko dira:
    Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.
    Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

    Informazio gehiago: andatza.com

     

Jubilatu Astea

  • Jubilatuen Astea: kantu saioa
    Otsailak 04tik - Otsailak 13ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    JUBILATU ASTEA
    Otsailak 4, astelehena
    18:00
    Usurbilgo Kantu Taldearen saioa Artzabalgo ganbara handian.

    Otsailak 5, asteartea
    16:00
    Hitzaldia Matia Fundazioko kide Nerea Galdonaren eskutik.

    Otsailak 6, asteazkena
    Goizean zehar,
    ibilaldia herrian barrena.
    Eguerdian, bazkaria Aginaga Sagardotegian.

    Otsailak 7, osteguna
    16:30
    Osakidetzaren eskutik, hitzaldia Artzabalen.

    Otsailak 8, ostirala
    17:30
    Gure Pakea Elkarteko kideen eskutik, “Halako batean bagoaz Benidorrera!” antzezlana Sutegiko auditorioan. Sarrera doan.

    Otsailak 9, larunbata
    17:00
    Herriko eta inguruko soinujoleekin arratsalde pasa Sutegin.

    Otsailak 10, igandea
    12:00
    Meza nahi dutenentzat.
    14:00 Bazkaria Aginaga Sagardotegian.

    BAZKIDEEN ARTEKO TXAPELKETAK
    Otsailak 12, asteartea
    16:30
    Karta jokoak Artzabalen.

    Otsailak 13, asteazkena
    16:30
    Toka eta igel jokoak Artzabalen.

    Oharra: ekintzetarako izen ematea aurrez, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil