Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Martxoa 2019 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Bilerak

  • Korrika Batzordearen bilera
    Martxoak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Korrika Batzordea
    Ordua: 17:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Etumeta AEK euskaltegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: apirilaren 12an gure artetik igaroko den 21. Korrika girotzeko eratu den Korrika Batzordearen hirugarren bilkura irekia, norbanako nahiz eragileentzat.

Jaiak

  • Inauteriak: Udarregi Ikastolakoen emanaldiak
    Martxoak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Udarregi Ikastola
    Ordua: 10:15-16:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbil
    Herria: Usurbil

    10:15 HHkoen festa mozorro berezi eta koloretsuekin. Eguraldi onarekin frontoian, bestela, Oiardo kiroldegian.
    11:00 Bi autoen atzetik LH eta DBHkoak desfile moduan, dantzan aterako dira herrian zehar.
    11:45 DBHkoen dantza ikuskizuna Oiardo Kiroldegian, sorpresaz betetako mozorro, gai eta dantzekin.
    15:30 LHkoen dantza ikuskizuna Oiardo Kiroldegian: "Mozorroak 19!".

    Oharrak:
    -HH eta DBH-koen ikuskizunak hasi aurretik, “kiroldegiko zelai kanpoko atean txartela emango zaio ikusleari sartzeko garaian, beraz, lasai joan gozatzera”.
    -LH-koen ikuskizunerako, “LHko ikasle bakoitzari, ikastola bertan txartel bana emango zaio eta soberan geratu diren txartelak ikastolako idazkaritzan jaso ahal izango du bertaratu nahi duen orok otsailaren 27an eta 28an”.

  • Inauteriak: Zubietako Eskolakoen emanaldia
    Martxoak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zubietako Eskola
    Ordua: 15:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Zubieta
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Zubietako Eskolakoen inauterietako kalejira. Gaia: Erdi Aroa. Ibilbidea: Eskola, Alamandegi, Barazar eta plaza eguraldi onarekin. Euria bada, frontoian.

  • Inauteri Festa: Orbeldi D.T.-koen kalejira eta emanaldia
    Martxoak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea
    Ordua: 19:00/20:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbil
    Herria: Usurbil

    19:00 “Orbeldi Usurbilgo dantza taldearen kalejira herrian zehar. Bukaeran, 20:00ak aldera, Gipuzkoako makil-jotzaile dantzak frontoian.

    Zehaztasunak: Azken urteon ildotik, mozorro festa dantza batean helduko zaigu martxoaren lehenean Orbeldi D.T.-koen eskutik. “Gipuzkoako makil joko desberdinak egingo ditugu. Aurreko urteetan Uztaritzeko inauteriak, Axeri Dantza eta Luzaideko inauteriak plazaratu ditugu. Aurten makilak astinduz emango diogu ongi etorria inauteriei”. Kiroldegitik abiatuko dira hilaren 1ean 19:00etan kalejiran. Herrian barrena pare bat geldialdi egin ostean, azken saioa frontoian eskainiko dute.

Martxoak 8

  • Martxoak 8: haurren zaintza gunerako izen ematea
    Martxoak 01 (Usurbil)

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: haurrentzako zaintza zerbitzua antolatu dute egun horretarako Askatasuna plazan. "Bertan gizonezkoek parte hartzeko deia egiten dugu zaintza kolektibo honetan, egun honetan guk soilik arduratu behar baitugu horretaz, ahalik eta emakume gehienek greba aurrera eraman dezaten, beraien eskubidea baita". Haurrak zaintza gune honetara eraman asmo dituzuenoi begira adi, izena aurrez eman beharko baita.
    Eguna: martxoak 8, ostirala.
    Ordutegia: 12:30-14:30 / 16:30-18:00.
    Tokia: Askatasuna plaza.
    Oharra: haur bakoitzak bere baakaria eraman beharko du.
    Izen ematea:
    usurbilm8gizonak@gmail.com
    Bordatxo, Txirristra eta Aitzaga tabernak
    Martxoaren 1ean Udarregi Ikastolako ikasleek Oiardo Kiroldegian eskainiko dituzten emanaldietan mahaia jarriko da Kiroldegian bertan.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil