Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Martxoa 2019 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Deialdia

  • Martxoak 8: greba feminista
    Martxoak 08 (Usurbil)
    Antolatzailea: emakume* talde bat
    Ordua: 09:30-19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbil
    Herria: Usurbil

    09:30 Auzoetatik Dema plazara! Hitz egin emakume* bizilagun, auzotar eta gainerakoekin. Batera, bakarrik… Baina gogoratu 10:00etan Dema plazan geratu garela!
    10:00 Dema plazatik Kaxkoan ibilbidetxo bat egingo dugu.
    10:30 Grebako bost ardatzen inguruan hausnartuko dugu (ikasleak, enplegatuak, pentsiodunak, zaintza eta kontsumoa).
    13:00 Kalejira alai eta zaratatsua! Emakumeok* heteropatriarkatu kapitalistari planto! Amaieran, argazki erraldoia Dema plazan.
    14:00 Bazkaria frontoian. Nork bere tuperra ekarri eta ingurukoekin elkarbanatu nahi izanez gero ere, primeran!
    Ondoren, bazkaloste girotua. Mikrofono irekia egongo da, herriko emakume artistentzat. Abesti batzuk kantatu, peosia errezitatu, antzeztu… Aurrez izena eman telefono zenbaki honetan: 634 453 333.
    17:30 Neska* gazteek akelarrea egingo dute eta herri guztia dantzan jarriko dute!
    19:00 Donostiako ekitaldia indartzera!

    Oharra: 12:30-14:30 / 16:30-18:00 Gizonezko talde batek antolatuta, umeentzako zaintza gunea Askatasuna plazan. Izen ematea: martxoaren 1ean Oiardo Kiroldegiko mahaian (inauterietako emanaldiak ospatuko diren ordutegian), usurbilm8gizonak@gmail.com, Bordatxo, Txirristrra eta Aitzaga tabernak. Haur bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil