Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Martxoa 2019 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

erakusketa

  • Erakusketa: Aitzol Iriondo eta Itziar Moreno euskal presoen artelanak
    Martxoak 28tik - Martxoak 31ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu eta Aitzolen lagunak
    Ordua: 18:30-20:00 eta igandean, 12:00-13:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko erakustaretoa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Biak ala biak Frantziako espetxeetan sakabanaturik dituzten arren, ez diote inoiz utzi munduari so egiteari, mundua interpretatzeari, mundua eraldatu nahi izateari. Horretarako, besteak beste, sorkuntzari heldu diote, diziplina ugarietatik heldu ere. Izan ere, sortzea bizirik irauteko bitartekoa da kartzelan. Ziegaren helburua da presoa bere ingurunetik bakartzea, eta, sorkuntzaren bitartez, bakartze hori hautsi, eta espetxetik kanpokoarekin harremanetan jarri nahi izan dute. Eremu gris horri kolorea ematen saiatu. Erakusketa honetan, gainera, bai Aitzolek bai Itziarrek gaurkotasun handiko gaiei erreparatu diete, hala nola migrazioari, emakumearen sexualitateari, zapalkuntza sexistari edota transexualitateari. Euren artelanek mezu argia helarazten dute, kontzientziak astintzeko eta gogoetatzeko".

Zinea

  • Zinea: "Gure oroitzapenak"
    Martxoak 31 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! K.E
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, hogeita hamar urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunontzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia. Sarri iruditan agertzea du helburu “Gure oroitzapenak” filmak. Horren asmoz, Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau. Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena... Baina, gainera, auzolana ere bada non, honetan edo hartan, berrehun lagun baino gehiago aritu baitira. Haiei guztiei, milesker bihotzez".

    Sarrerak: 6 euro (Aldez aurretik Lizardin eta Noua!n). Bazkideek 4 euro, Noaua!ko egoitzan aldez aurretik. 

Omenaldia

  • Felix Sarasolari omenaldia
    Martxoak 31 (Usurbil)
    Antolatzailea: Felix Sarasolaren lagunak
    Ordua: 12:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Pelix Sarasola, Felito ezaguna zen Usurbilen eta inguru zabalean eta baita Cuban eta Habanan ere. Urte bukaeran hil zitzaigun eta orain bere lagunek merezitako agur bat egin nahi diogu Usurbilen. Batean eta bestean, lagunartea ondo erein zuen herritarra izan dugu Felix eta orain guztien artean omenaldi atsegin bat eskainiko diogu". 

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil