Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Apirila 2019 >
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     

Bilerak

  • Zubietako Herri Batzarrak deitutako herri bilera
    Apirilak 03 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zubietako Herri Batzarra
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Zubietako Kaxkape
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Iritsi zaigu apirila, eta 4 urteko legegintzaldia amaitzear dugu. Asko gustatuko litzaiguke herritar oro gonbidatzea antolatu dugun herri bilera honetara. Hitzordua, egindako lanak, bideratutakoak, etorkizunaz, etab… hitz egiteko baliatu nahi dugu. Zure parte hartzea espero eta behar dugu. Garrantzitsua iruditzen zaigu, Zubietako etorkizuna zein izango den jakiteko".
    Gai zerrenda:
    1.- 2015 – 2019, 4 urteko lanaren balantzea:
    -Inbertsioak.
    -Garatzen ari diren erronkak.
    -Material erosketak.
    2.- Legegintzaldi berria: Jarraipena edo Desagerpena.
    3.- Galdera/erantzunak. 

Kontzertua

  • 15. Soinurbil Musika Astea: organo erakustaldia
    Apirilak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:00 / 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Salbatore Eliza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Joan Luis Atxegaren eskutik, Usurbilgo organoa gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango dugu". 

  • 15. Soinurbil Musika Astea: Txomin & Txistuman, Deskontzertuan
    Apirilak 02 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Euskal Herriko eta munduko instrumentu tradizionalen kontzertu xelebrea umeentzat. Txomin txistu hiztun bat da, eta banda bateko zuzendaria ere bada: munduko instrumentu musikal tradizionalei buruzko kontzertu didaktikoak ematen dituen musikari banda bat zuzentzen du.
    Sarrerak: 2 euro, aldez aurretik, Zumarteren Puntapax 10eko bulegoan eta Potxoenean. 

  • 15. Soinurbil Musika Astea: Getariako J.S. Elkano Musika Eskolarekin trukaketa
    Apirilak 03 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Getariako J.S. Elkano Musika Eskolakoak Usurbilera etorriko dira urtean zehar egindako lana erakustera".
    Sarrera: doan. 

  • 15. Soinurbil Musika Astea: Zarauzko eta Zumarteko biolin jotzaileen kontzertua
    Apirilak 04 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Imanol Urbieta Udal musika Eskola 2013ko irailean sortu zen. Zarauzko udalerrian musika jarduera guztiak garatzen laguntzea da bere helburu nagusia. Gaur egun 450 ikasle ditu eta 16 irakaslez osatutako musika eskola da. Gaurko honetan biolin eta perkusioko ikasleek, urtean zehar prestatzen ari diren lana eskainiko dute Usurbilen". 

  • 15. Soinurbil Musika Astea: Txamukos Mariatxiak
    Apirilak 05 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 19:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Artzabalgo plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Txamukos mariatxiak gitarra, baxua, soinua, bi tronpeta eta abeslari batek osatzen dute mexikar talde hau. Hauetako bat, usurbildarra da. Korridoak, baltsak, boleroak...eta era askotako doinuak mexikar erara interpretatzen dituzte, horietako batzuk euskaraz". 

izen ematea

  • Izen ematea, Usurbil F.T.-ren kirol txokoetan
    Apirilak 02 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbil F.T
    Ordua: 16:30-17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Tokia: Oiardo Kiroldegiko sarrera (Zirimararako hezitzailearekin)
    Herria: Usurbil

    Kirol txokoak
    Epea: apirilaren 23tik 27ra, asteartetik larunbatera.
    Ordutegia: 9:30-13:00.
    Tokia: gune nagusia Harane futbol zelaia izango da. Baina hainbat tokitan ibiliko dira: Oiardo Kiroldegian, frontoian, herrian zehar...
    Nori zuzendua: LH 1-6 maila arteko ikasleei, 6-12 urte artekoei.
    Izena emateko:
    -Izen emate orria bete.
    -50 euroko ordainketa egin ondoko kontu zenbakian, haurraren izen-abizenak eta kontzeptuan “Aste Santua” adieraziz: 2095 5069 06 1071029051 (Kutxa).
    -Izen emate orria eta ordainagiria, apirilaren 2an aurkeztu, 16:30-17:00 artean Oiardo Kiroldegiko sarreran Zirimarako hezitzaileari edo apirilaren 4an, 17:30-19:00 artean Usurbil Futbol Taldeak Harane futbol zelaian duen bulegoan utzi.
    Informazio gehiago: Usurbil F.T.-ren Haraneko bulegoan, futusurbil@yahoo.es helbidean. 

  • Izen ematea, Usurbil F.T.-ren kirol txokoetan
    Apirilak 04 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbil F.T
    Ordua: 17:30-19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbil F.T.-ren Haraneko bulegoa
    Herria: Usurbil

    Kirol txokoak
    Epea: apirilaren 23tik 27ra, asteartetik larunbatera.
    Ordutegia: 9:30-13:00.
    Tokia: gune nagusia Harane futbol zelaia izango da. Baina hainbat tokitan ibiliko dira: Oiardo Kiroldegian, frontoian, herrian zehar...
    Nori zuzendua: LH 1-6 maila arteko ikasleei, 6-12 urte artekoei.
    Izena emateko:
    -Izen emate orria bete.
    -50 euroko ordainketa egin ondoko kontu zenbakian, haurraren izen-abizenak eta kontzeptuan “Aste Santua” adieraziz: 2095 5069 06 1071029051 (Kutxa).
    -Izen emate orria eta ordainagiria, apirilaren 2an aurkeztu, 16:30-17:00 artean Oiardo Kiroldegiko sarreran Zirimarako hezitzaileari edo apirilaren 4an, 17:30-19:00 artean Usurbil Futbol Taldeak Harane futbol zelaian duen bulegoan utzi.
    Informazio gehiago: Usurbil F.T.-ren Haraneko bulegoan, futusurbil@yahoo.es helbidean. 

topaketa

  • 13. Euskarazko Irakurketa Topaket
    Apirilak 03 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi Udal liburutegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Harkaitz Canoren "Fakirraren ahotsa" liburua izango dugu mintzagai eta idazlea bera gure artean egongo da; gidaritza lana, beste behin, Pako Aristiren esku. Anima zaitez, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!"

     

Bisita

  • Harria Hitz bisita gidatua
    Apirilak 04tik - Maiatzak 04ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 10:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez (Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua), Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.


    Gidaria: Ismael Manterola (Artearen Historiako irakaslea EHUn)


    Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.


    Informazio eta erreserbak: Bisita doakoa izango da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. 25 lagun, gehienez. Tfnoa.: 688 81 80 17, info@kultour.pro 

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil