< | Apirila 2019 | > | ||||
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |
Kontzertua
-
15. Soinurbil Musika Astea: Txamukos Mariatxiak
Apirilak 05 (Usurbil) Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
Ordua: 19:30
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Artzabalgo plaza
Herria: Usurbil
Zehaztasunak: "Txamukos mariatxiak gitarra, baxua, soinua, bi tronpeta eta abeslari batek osatzen dute mexikar talde hau. Hauetako bat, usurbildarra da. Korridoak, baltsak, boleroak...eta era askotako doinuak mexikar erara interpretatzen dituzte, horietako batzuk euskaraz".
Bisita
-
Harria Hitz bisita gidatua
Apirilak 04tik - Maiatzak 04ra (Usurbil) Antolatzailea: Usurbilgo Udala
Ordua: 10:00
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Usurbilgo frontoia
Herria: Usurbil
Zehaztasunak: "Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez (Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua), Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.
Gidaria: Ismael Manterola (Artearen Historiako irakaslea EHUn)
Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.
Informazio eta erreserbak: Bisita doakoa izango da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. 25 lagun, gehienez. Tfnoa.: 688 81 80 17, info@kultour.pro