Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Apirila 2019 >
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     

ikastaroa

  • Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoa
    Apirilak 06 (Usurbil)
    Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
    Ordua: 9:00-13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Prezioa: ikastaro osoa 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetarako ere izena eman daiteke. Horretarako, Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.

    Ikastaroko saioen egutegia:
    -Otsailak 16: Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa. Aitor Etxeandia.
    -Martxoak 2: Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa. Josu Osa.
    -Martxoak 23: Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak. Aitor Etxeandia.
    -Apirilak 6: garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko? Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
    -Maiatzak 18: Ilargia eta egutegi biodinamikoa. Xabier Akizu.
    -Ekainak 1: Sagastien udako kimaketa, gatzak eta izurriteak. Aitor Etxeandia.
    -Uztailak 13: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa. Josu Osa.
    -Irailak 7: Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak. Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.

    Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

    Izen ematea:
    943 361 114
    alkartasuna@usurbil.com
    alkartasuna.eus

    Laguntzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.

     

Kontzertua

  • 15. Soinurbil Musika Astea: Usurbilgo eta eskualdeko txistulari taldeen kalejira
    Apirilak 06 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 12:00 / 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo kaleetan barrena
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Usurbil eta eskualdeko 25 txistulari elkartuko dira Usurbilgo kaleetan zehar kalejira egiteko". 

  • 15. Soinurbil Musika Astea: Lauaizeta akordeoi orkestra, abesbatza eta klake taldea
    Apirilak 06 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 19:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Lauhaizeta akordeoi orkestraren, abesbatzaren eta klake taldearen emanaldia. "Lauhaizeta Akordeoi Orkestra “AKORDEON PLUS” musika elkarteak akordeoi musika zabaltzeko egiten ari den ahaleginean bultzatutako ekintzen emaitza da".
    -Klake taldea:
    Partehartzaileak: Oihana Chalde, Ane Guetaria, Getary Gonzalez, Uxue Irisarri, Lide mendizabal, Ainhoa Piñas, Aitor Urruticoechea, Jon Urruticoechea, Amaia zamora. Irakaslea: Larraitz Ugartemendia.

    "Klake talde hau , 13 – 23 urte bitarteko ikasleez osatuta dago. Gaztetxoak izan arren, errepertorio desberdinak lantzen dituzte: swing musika, folka... Oraingoan, akordeoi taldearekin folk doinuekin batera emanaldia eskainiko dute". 

Bilera

  • Txirikorda definitzeko parte hartze saioa
    Apirilak 06 (Usurbil)
    Antolatzailea: Txirikorda egitasmoko sustatzaileak
    Ordua: 10:30-12:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Ugartondon eraikiko den urbanizazio berrian, Usurbilgo Udalak kokatuko duen Txirikorda, belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioaren egitasmoa definitzeko prozesu parte hartzailea antolatu dute. Bereziki, proiektu honen erabiltzaile potentzialak izango diren gazteei eta adinduei zuzendua egongo da. Prozesu parte hartzaile honetan definituko da proiektua.


    Saioen egutegia eta saio bakoitzean jorratuko den edukia:
    -Urtarrilak 26: "Etxebizitzaren izaera orokorra".
    -Otsailak 2: "Biztanleak eta sarrera baldintzak".
    -Otsailak 16: "Espazioen diseinua".
    -Martxoak 23: "Bizikidetza".
    -Apirilak 6: "Funtzionamendua". 

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil