Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Apirila 2019 >
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     

Dokumentala

  • 21. Korrikako dokumentala: "Txillardegiren Klika"
    Apirilak 10 (Usurbil)
    Antolatzailea: Korrika Batzordea
    Ordua: 19:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Korrikak aurten omenduko duen Txillardegiren dokumentala eskainiko da. Txillardegiren Klika osatzeko, 14. KORRIKAk Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da Kote Camacho. Dokumental berri horren ardatza elkarrizketa hartako irudi gordinek osatuko dute, nagusiki: han jorraturiko gaiek dokumental honetan jaso nahi direnekin bat egiten dutelako. Txillardegi, bere horretan, gustura eta natural ageri delako, kamerarik ez balego bezala. «KORRIKAk KORRIKArako egina izateak magia-ukitua ematen diolako», diote arduradunek. 14. Korrika hark Ni ere bai leloa zabaldu zuenak, euskara ikasteko urratsa egindako jendea omendu nahi izan zuen. Oraingoan, KORRIKA urrunago doa, Klika leloaz eskatu nahi baitu euskara erabiltzeko, euskaraz ahalduntzeko, euskararekin inplikatzeko, eta, noski, ez dakienak euskara ikasteko. Horregatik guztiagatik omenduko du Txillardegi: euskaldun berri zahar hura (berak zioen bezala) erabakigarria izan da euskararen historiako azkeneko mende erdian.

    Elkarrizketa hura oinarri, bestelako artxibo ugari eta protagonista zenbait tarteko, (Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Joxe Azurmendi, miren Azkarate, Ibon Sarasola eta Laura mintegi, esaterako), baina Txillardegi beraren ahotsa ardatz: hara hor Txillardegiren Klika dokumentalaren osagarriak". 

Ate Irekiak

  • Ate irekien eguna Haur Eskolan
    Apirilak 10 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Haur Eskola
    Ordua: 17:30/18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Haur Eskola
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: ate irekien eguna apirilaren 10ean.
    Ordutegia: 17:30etan euskaraz, 18:30etan gaztelaniaz.
    Nori zuzendua: 2017, 2018 eta 2019 urteetan jaiotako haurrei zuzendua.
    2019-20 ikasturterako matrikulazioa: apirilaren 11tik maiatzera 10era (apirilaren 15etik 28ra izan ezik).
    Matrikulaziorako: hitzordua eskatu aurrez, 943 374 061 telefono zenbakian, 8:30-12:00 artean.
    Informazio gehiago:
    943 374 061
    haureskola@udarregi.eus
    Kalezar 15, 20170 Usurbil
    Oharra: "Behin ikasturtea hasita, Haur Eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren beharra izango duzuela aurreikusten baduzue, matrikulazio garaian gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke, epez kanpoko izen-emateei ezin baitiegu plaza eta ordutegia bermatu".
    Haur Eskolako zerbitzuaren egutegia eta ordutegia: irailetik uztailera, astelehenetik ostiralera, 7:30-16:30 artean. 

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil