Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Apirila 2019 >
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     

hitzaldia

  • Hitzaldi praktikoa: "Elikagaien etiketak irakurtzen ikastea"
    Apirilak 22tik - Maiatzak 22ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Hitz-Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Udarregi Ikastolako eraikin gorria
    Herria: Usurbil

    Hizlaria: Alazne Agirrezabalaga dietista-nutrizionista.

Bisita

  • Harria Hitz bisita gidatua
    Apirilak 04tik - Maiatzak 04ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 10:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez (Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua), Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.


    Gidaria: Ismael Manterola (Artearen Historiako irakaslea EHUn)


    Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.


    Informazio eta erreserbak: Bisita doakoa izango da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. 25 lagun, gehienez. Tfnoa.: 688 81 80 17, info@kultour.pro 

Desafio berezia

  • Lagun arteko herri kiroletako desafioa
    Apirilak 28 (Usurbil)
    Ordua: 12:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Artzabalgo plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: azken hilabeteotan egindako eraberritze lanen ostean, inaugurazio gisara, lagun arteko herri kirol desafioa antolatu dute Artzabalgo plazako komertzioek. Bi kirolari talde lehiatuko dira, aizkolaritza eta txinga probetan, lokots bilketan eta lasterka. 

Txangoa

  • Txorien kantuak ezagutzeko txangoa
    Apirilak 28 (Usurbil)
    Antolatzailea: Antxomolantxa Taldea
    Ordua: 10:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    "Mikel Olano basozainarekin txorien kantu eta soinu ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu denok egiteko moduko txangotxo bat eginez. Animatu! Primeran pasatuko dugu eta!". 

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil