Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Maiatza 2019 >
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

hitzaldia

  • Hitzaldi praktikoa: "Elikagaien etiketak irakurtzen ikastea"
    Apirilak 22tik - Maiatzak 22ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Hitz-Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Udarregi Ikastolako eraikin gorria
    Herria: Usurbil

    Hizlaria: Alazne Agirrezabalaga dietista-nutrizionista.

Jaiak

  • Andatza Eguna
    Maiatzak 05 (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.K., Zirimara eta Santueneako lagunak
    Ordua: 9:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Andatza
    Herria: Usurbil

    9:00 Frontoitik hasita Andatzara igoera denok batera bide berriak ezagutzen (ibilaldi familiarra izango da eta Zirimarakoek antolaturiko ipuin ibiltariaz gozatzeko aukera izango dugu Andatzako txokoetatik barrena).
    9:30 Sanestebanen ibilaldian sartzeko aukera eta Zirimarakoen elkarretaratzea.
    10:00 Igartzazabal baserrian ibilaldian sartzeko aukera.
    10:30etatik aurrera, pintxoak eta sagardoa Andatzako bordan.
    12:00 Argazkia aterako dugu denok Andatzako borda parean.
    Ondoren, jolasak Zirimararen eskutik. Usurbilgo herritar oro Andatzara igotzera animatu nahi zaituztegu. Bi abiapuntu eta hitzordu zehaztu dira. San Estebandik aterata ibilbide motzagoa egingo duzue eta Zirimarako hezitzaileek antolatutako jolas batean parte hartuz (sorpresaz betetako igoera izango da). Behin Andatzara igotakoan, denok argazkia atera eta beste jolas batzuetan parte hartzeko aukera izango da. Beherako ibilbidea bakoitzak nahi duenean egingo du. Giro ederra egongo da aurten Andatzan! ANIMATU! 

Kontzertua

  • Lau Sasuak kontzertua, Vivaldiren Lau Urtaroak euskal instrumentuekin
    Maiatzak 04 (Usurbil)
    Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea
    Ordua: 19:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Ordua: 19:30

    Tokia: Sutegiko Auditorioa

    Zehaztasunak: Baionako Arranoa laukoteak eta Ipar Euskal Herriko beste hainbat musikarik osatzen dute Lau Sasuak. arranoa taldeko Marina Beheretxe biolin jotzaileak sortu zuen proiektua, eta Antonio Vivaldiren Lau Urtaroak euskal maneran egitea zen asmoa.

    Vivaldik sortu zuen musika honetan maturari buruz aritu zen eta bizitzaren edertasuna agertu. Louis Ligetx koblakari eta idazle zuberotarrak idatzitako Lau Sasuak bertso sorta ere errekuperatu dute. Horregatik deitu diote Lau Sasuak eta ez Lau urtaroak. Ahotsa, ttun-ttuna, txirula, txistua, txalaparta eta panderoa sartu dituzte hari laukotearekin batera.

    Musikariak hauek izango dira: Arranoa hari laukotea, Mixel Etxekopar bertsoak kantatzen, txirularekin, txistuarekin eta ttun-ttunarekin, Paxkal Indo eta Paskalin Xabaño txalapartarekin eta Parrik Larralde panderoarekin.

    Sarrerak: Lizardin 8 euro aldez aurretik, 10 euro egun berean (lehiatilan).

    Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea 

Tailerra

  • Udaberriko armairu aldaketa tailerra
    Maiatzak 02 (Usurbil)
    Antolatzailea: Txukuntzen
    Ordua: 18:00-20:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: TAPUNTUren egoitza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Neguko arropa non eta nola gorde ikasteko tailerra

    Izen ematea: info@txukuntzen.eus

    Prezioa: 20 euro 

Erakustaldia

  • Munduko dantza estilo ezberdinen erakustaldia
    Maiatzak 05 (Usurbil)
    Antolatzailea: Warda Mallal Dantza
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Mundu osoko dantza estilo ezberdinak erakutsiko dira bai umeak, bai helduak dantzatuta. Bilboko, Gipuzkoako leku ezberdinetako eta baita Usurbileko taldeek parte hartuko dute bertan. Adin guztientzako ekitaldi polita, sentimenduz egina".

    Sarrera: 2€. 

Ikuskizuna

  • Kontukantoi taldearen saioa
    Maiatzak 03 (Usurbil)
    Antolatzailea: Bihurri Txiki ludoteka
    Ordua: 17:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Bihurri Txiki ludoteka
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Kontukantoi taldearen "Amonaren belarriak entzundako kontu txiki eta handiak" saio kontatu eta marraztua. "Amonaren belarriak bereziak dira oso. Denek esaten dute ez dutela entzuten, amona gorra dela. Baina amonak badu sekretu bat, belarri supersoniko eta ultrasonikoak ditu. Entzuten ditu beste inork entzuten ez dituen kontu txiki eta handiak. Hauetako konturen bat entzun nahi al duzu? Guk kontatuko dizugu".

    Nori zuzendua: 2-6 urte arteko haurrentzat. 

Bilera

  • Txirikorda definitzeko parte hartze saioa
    Maiatzak 04 (Usurbil)
    Antolatzailea: Txirikorda egitasmoko sustatzaileak
    Ordua: 12:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Ugartondon eraikiko den urbanizazio berrian, Usurbilgo Udalak kokatuko duen Txirikorda, belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioaren egitasmoa definitzeko prozesu parte hartzailea antolatu dute. Bereziki, proiektu honen erabiltzaile potentzialak izango diren gazteei eta adinduei zuzendua egongo da. Prozesu parte hartzaile honetan definituko da proiektua.

    Saioen egutegia eta saio bakoitzean jorratuko den edukia:
    -Urtarrilak 26: "Etxebizitzaren izaera orokorra".
    -Otsailak 2: "Biztanleak eta sarrera baldintzak".
    -Otsailak 16: "Espazioen diseinua".
    -Martxoak 23: "Bizikidetza".
    -Apirilak 6: "Funtzionamendua".

    -Maiatzak 4: "Ondorio nagusiak". 

Partidua

  • Futbola Haranen
    Maiatzak 04 (Usurbil)
    Ordua: 9:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Harane Futbol Zelaia, Kalezar
    Herria: Usurbil

    9:30 Infantil neskak: Usurbil F.T.-Amaikak Bat KE
    10:45 Infantil mutilak A: Udarregi Usurbil F.T. A-Zumaiako FT A
    12:30 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Ostadar SKT B
    16:30 Erregionalak: Usurbil F.T.T-Touring KE 

Bisita

  • Harria Hitz bisita gidatua
    Apirilak 04tik - Maiatzak 04ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 10:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez (Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua), Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.


    Gidaria: Ismael Manterola (Artearen Historiako irakaslea EHUn)


    Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.


    Informazio eta erreserbak: Bisita doakoa izango da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. 25 lagun, gehienez. Tfnoa.: 688 81 80 17, info@kultour.pro 

  • Harria Hitz bisita gidatua
    Maiatzak 04 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 10:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez (Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua), Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.
    Gidaria: Ismael Manterola (Artearen Historiako irakaslea EHUn)
    Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.
    Informazio eta erreserbak: Bisita doakoa izango da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. 25 lagun, gehienez. Tfnoa.: 688 81 80 17, info@kultour.pro 

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil