< | Maiatza 2019 | > | ||||
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
antzerkia
-
"Zoaz Pake Santuan" antzezlana
Maiatzak 11 (Usurbil) Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea
Ordua: 20:00
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Sutegiko auditorioa
Herria: Usurbil
Ordua: 20:00
Tokia: Sutegiko Auditorioa
Zehaztasunak: Komedia bizi, freskagarri eta barregarri honek umore beltzetik kontatzen du bikote baten porrota: gaizki esanak, haserreak, adiskidetzeak. Anek daraman bizimodu aspergarriarekin amaitzeko erabakitzen du Mikel pozointzea dela onena. Berehala, ordea, irauli egiten da kontua eta etxean giltzapetuta gelditzen dira biak. Orduan hasten da benetako gorabehera: elkarri inoiz esan gabeak esaten dizkiote. Hala, etenik gabeko elkarrizketetan murgilduko dira protagonistak. Eta, erritmo horri eusteko, ezinbestekoa izan da bi aktoreen arteko lan sakona.
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Ane Gabarain eta Mikel Laskurain.
Sarrerak: Lizardin 8 euro aldez aurretik, 10 euro egun berean (leihatilan).
Antolatzailea:Jexux Artze Kultur Elkartea
hitzaldia
-
Hitzaldi praktikoa: "Elikagaien etiketak irakurtzen ikastea"
Apirilak 22tik - Maiatzak 22ra (Usurbil) Antolatzailea: Hitz-Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea
Ordua: 17:00
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Udarregi Ikastolako eraikin gorria
Herria: Usurbil
Hizlaria: Alazne Agirrezabalaga dietista-nutrizionista.
ikastaroa
-
Mendi orientazioari buruzko ikastaroa
Maiatzak 11 (Usurbil) Antolatzailea: Parekidetasun Saila
Ordua: 9:30-13:30
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Potxoenea
Herria: Usurbil
Egunak: Maiatzak 11, 18, 25 eta ekainak 1, 8, 15.
Zehaztasunak: Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere. Patri Espinarrek emango du ikastaroa, eta, nagusiki, mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak eskainiko ditu. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen irakatasiko digu, era praktiko batean.
Izen-ematea: parekidetasuna@usurbil.eus edo 943377110 telefonora deituta
Txapelketa
-
Gimnasia erritmikoko txapelketa
Maiatzak 11tik - Maiatzak 12ra (Usurbil) Antolatzailea: Tximeleta Taldea
Ordua: 16:40
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Oiardo Kiroldegia
Herria: Usurbil
Zehaztasunak: Aurten Tximeleta Topaketa Usurbilgo Oiardo kiroldegian ospatuko dugu Maiatzak 11 arratsaldez eta maiatzak 12 goizez. Ekitaldia hiru txandatan antolatuta dago lehenengoa maiatzak 11, 16:40etan hasiko da eta 18:15etan bukatuko da, bigarrena maiatzak 12, 9:35etatik 11:10etara eta hirugarrena eta azkenekoa maiatzak 12, 12:00etan hasiko da eta 13:40etan amaiera emango diogu ekitaldiari.
Emanaldian, Donostia, Pasaia, Oiartzun, Usurbil eta inguruko 400 neska-mutil inguruk parte hartuko dute. Egun osoan zehar gimnastika erritmikoa ikusteko aukera edukiko duzue dohainik.
Manifestazioa
-
Manifestazioa Lasarten: “Bilketa eraginkorra bai, errausketarik ez!”
Maiatzak 11 (Usurbil) Antolatzailea: Lasarte-Oriako Aire Garbia herri plataforma
Ordua: 18:00
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Lasarte-Oriako Okendo plaza
Herria: Usurbil
Zehaztasunak: manifestazioa Lasarteko kaleetan barrena, “Bilketa eraginkorra bai, errausketarik ez!” aldarripean.
Ate Irekiak
-
Ate irekien jardunaldia Lanbide Eskolan
Maiatzak 11 (Usurbil) Antolatzailea: Lanbide Eskola
Ordua: 11:00
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Lanbide Eskola
Herria: Usurbil
Zehaztasunak: Usurbilgo Lanbide Eskolaren proiektua eta instalakuntzak ezagutzeko ate irekien jardunaldia.
Ikasketa eskaintza: erdi eta goi mailako zikloak (elektrizitatea elektronika, mantenimendua energia, administrazioa eta fabrikazio mekanikoa), berrikuntza proiektuak, enplegurako formakuntza:Informazio gehiago:
lhusurbil.eus
943 364 600
eskola@lhusurbil.eus