Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Maiatza 2019 >
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

antzerkia

  • Muxurbil antzerki taldekoen emanaldia
    Maiatzak 25 (Usurbil)
    Antolatzailea: Muxurbil
    Ordua: 12:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Muxurbil antzerki taldeko ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute.
    Sarrera: doan eskuratu ahalko dira egunean bertan kultur etxean gonbidapenekin. 

ikastaroa

  • Mendi orientazioari buruzko ikastaroa
    Maiatzak 25 (Usurbil)
    Antolatzailea: Parekidetasun Saila
    Ordua: 9:30-13:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

     Egunak: Maiatzak 11, 18, 25 eta ekainak 1, 8, 15.

    Zehaztasunak: Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere. Patri Espinarrek emango du ikastaroa, eta, nagusiki, mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak eskainiko ditu. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen irakatasiko digu, era praktiko batean.

    Izen-ematea: parekidetasuna@usurbil.eus edo 943377110 telefonora deituta 

Kontzertua

  • Kantu-jira
    Maiatzak 25 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea
    Ordua: 12:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: herritar orok parte har dezake. Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera. 

topaketa

  • Aginagako Eskolako kide eta kide ohien topaketa
    Maiatzak 25 (Usurbil)
    Antolatzailea: San Praixku Guraso Elkartea
    Ordua: 11:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginaga Sagardotegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: ekainaren 9an Aginagan ospatuko duten Gipuzkoako Eskola Txikien festa girotze aldera, Aginagako Eskolako egungo kideak eta kide ohiak (ikasle, guraso, hezitzaile, herritar) bilduko dituen topaketa antolatu dute maiatzaren 25erako. Urteotako Eskolako argazki erakusketa bisitatuz hasiko dute eguna eta gero Aginaga Sagardotegian bilduko dira bazkaritarako.

    ARGAZKI ERAKUSKETA
    Zehaztasunak: Aginagako Eskolari lotutako argazki bildumaren erakusketa.
    Oharra: inork argazkirik izan eta utzi nahiko bale helarazi dezala aginaga@eskolatxikiak.org helbidera edo guraso elkarteko kideren bati helarazi.

    BAZKARIA
    Tokia: Aginaga Sagardotegia.
    Menuak:
    -Helduentzat: mixta entsalada, bakailao tortilla, txuleta patatekin, gazta, menbrilloa, intxaurrak eta kafea izango dira, 26 euroren truke.
    -Umeentzat: kroketak, oilasko izterra patatekin eta izozkia, 13,50 euroren truke.
    Txartelak: aurrez salgai Arrate Elkartean, maiatzaren 3ra arte.

    Antolatzailea: San Praixku Guraso Elkartea. 

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil