Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Ekaina 2019 >
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

ikastaroa

  • Mendi orientazioari buruzko ikastaroa
    Ekainak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Parekidetasun Saila
    Ordua: 9:30-13:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

     Egunak: Maiatzak 11, 18, 25 eta ekainak 1, 8, 15.

    Zehaztasunak: Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere. Patri Espinarrek emango du ikastaroa, eta, nagusiki, mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak eskainiko ditu. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen irakatasiko digu, era praktiko batean.

    Izen-ematea: parekidetasuna@usurbil.eus edo 943377110 telefonora deituta 

Festa

  • Ikastola Eguna
    Ekainak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Udarregi Ikastola eta Hitz Aho guraso elkartea
    Ordua: 8:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Udarregi Ikastola
    Herria: Usurbil

    08:30 Esnadeia herrian zehar, herriko txistularien eskutik.

    09:00-12:00 Ikastola eta Oiardo Kiroldegi inguruan jolasak ikasleentzat.

    12:00-12:50 HH-koen “Abere Festa” ikuskizunaKiroldegian.

    Oharra: 11:40ean irekiko dira futbol zelaiaren aldeko ateak. Sarrera-txartelak bertan emango dira. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.
    14:00-19:00 Herri bazkaria frontoian. Txartelak ekainaren 5etik 10era arte salgai ikastolako idazkaritzan. Hurbilago Elkarteak sukaldaturiko menua:
    -Haur eta gaztetxoentzat: makarroiak tomatearekin, oilaskoa saltsan, izozkia, ogia eta ura.
    -Helduentzat: itsas entsalada, oilaskoa saltsan, gazta krema eta azenario tarta, ogia, sagardoa/ardoa/ura, kafea.
    Bazkalostean:
    15:30-16:00 LH5. maila. Musika saioa frontoian.
    16:00-17:00 Julen magoa Sutegi atarian.
    17:00-19:00 Alaken taldea, Muxikoak eta gehiago frontoian. 

Irteera

  • Maule-Urdiarbeko Euskal Herri Kantuz Egunera irteera
    Ekainak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea
    Ordua: 8:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Oiardo Kiroldegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea, Euskal Herria Kantuz elkarteak eta Xiberoko Kantuzaleen Biltzarrak ekainaren 15ean Zuberoan, Maule-Urdiñarben antolatu duten Euskal Herria Kantuz Egunera joateko irteera prestatzen ari da. Autobus zerbitzua antolatu dute Usurbildik; 8:30etan abiatuko da Oiardo Kiroldegi ataritik. Egunpasa joan asmo duenak Kantu Taldeko kideren batekin hartuemanetan jar dadila. Gogoan izan, astelehenero biltzen da Euskal Kantu Taldea 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan.

    Euskal Herria Kantuz Egunen, Euskal Herriko osoko kantu taldeak elkartuko dira. Kantujira ospatuko dute goizean Maulen, herri bazkaria eta bazkalosteko dantza eta kantu saioa Urdiñarben. 

  • Zumeta Arte Estudiora irteera
    Ekainak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Etumeta AEK euskaltegia
    Ordua: 10:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Mintzalagun egitasmotik txangoa antolatu dute ikasturte amaiera honetan, Zumeta Arte Estudiora oraingoan.
    Izen ematea: ekainaren 13a baino lehen eta doan. Bideotatik: 607 609 379 edo usurbil@aek.eus
    Oharra: plaza kopuru mugatua.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil