Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Ekaina 2019 >
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

antzerkia

  • Ikastola Egunaren atarian: "egun bat ikastolan" antzezlana
    Ekainak 11 (Usurbil)
    Antolatzailea: Udarregi Ikastola
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Udarregi Ikastolako antzerki taldearen emanaldia Sutegin: “Egun bat ikastolan”.
    Sarrera: doan, gonbidapenen bidez banatuko dira emanaldi egunean bertan. 

  • Ikastola Egunaren atarian: antzerkia eta txokolate jana
    Ekainak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Udarregi Ikastola eta Hitz Aho guraso elkartea
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Olanoeneko anfiteatroa eta Askatasuna plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: “Hondartzaren amaiera” antzezlana Olanoeneko anfiteatroan.
    Ondoren, txokolate jana Askatasuna plazan. 

ikastaroa

  • Mendi orientazioari buruzko ikastaroa
    Ekainak 08 (Usurbil)
    Antolatzailea: Parekidetasun Saila
    Ordua: 9:30-13:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

     Egunak: Maiatzak 11, 18, 25 eta ekainak 1, 8, 15.

    Zehaztasunak: Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere. Patri Espinarrek emango du ikastaroa, eta, nagusiki, mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak eskainiko ditu. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen irakatasiko digu, era praktiko batean.

    Izen-ematea: parekidetasuna@usurbil.eus edo 943377110 telefonora deituta 

  • Mendi orientazioari buruzko ikastaroa
    Ekainak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Parekidetasun Saila
    Ordua: 9:30-13:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

     Egunak: Maiatzak 11, 18, 25 eta ekainak 1, 8, 15.

    Zehaztasunak: Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere. Patri Espinarrek emango du ikastaroa, eta, nagusiki, mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak eskainiko ditu. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen irakatasiko digu, era praktiko batean.

    Izen-ematea: parekidetasuna@usurbil.eus edo 943377110 telefonora deituta 

Festa

  • Gipuzkoako Eskola Txikien jaia Aginagan
    Ekainak 09 (Usurbil)
    Antolatzailea: Aginagako eskola
    Ordua: 10:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginaga
    Herria: Usurbil

    Egitaraua:
    10:00 Txistulariak (1, 2, 3, 4)*
    10:30 Harrera ekitaldia (1). Aginagako haurren ikuskizun koloretsua.
    11:15 Jokoak gune guztietan (1,2,3,4).
    13:00 Yolanda Arrieta ipuin kontalaria 2-5 urte artekoentzat ludotekan (1).
    14:00 Bazkaria (1). Izen ematea: txartelan eskuragarri ekainaren 3ra arte, Aginagako Arrate tabernan. Helduen menua, 12 euro: gula nahaskia, oilasko paella eta ijito besoa. Haurren menua, 8 euro: oilasko paella eta yogurra.
    15:00 Mustaren Perkusio Tailerra (1).
    15:00 Puzgarriak (3).
    15:30 Lopene eta bere animaliak (2).
    16:30 Sardiña Freskue antzerkia (1).
    18:00 Apar festa (1).

    Zerbitzuak: komuna, pardelak, txosna, bazkariak, denda, tiketera, iturria, kontsigna.

    *Guneak:
    1-Eskola: Aginaga Kaxkoa.
    2-Baserria: Usurbildik Aginaga heldu berritan ezkerretara geratzen den lur eremua.
    3-Sagardoa: Aginaga Sagardotegi atariko aparkalekua.
    4-Errioa: Aginaga sagardotegi ondoko eremua.

    Garraio zerbitzua publikoak baliatzeko deia
    -Doako autobus zerbitzua Aizpurua lantegikoen eskutik:
    10:00-12:00 Atxega jauregi ondoko Zumarte industriagunetik Aginagara.
    17:30-19:30 Aginagatik Usurbila itzultzeko autobus zerbitzuak.
    -Lurraldebus autobus zerbitzuak.
    -Aparkaleku mugatuak: Aginaga Kaxko paretik Mapilera bidean aparkatzeko lau gune.

Irteera

  • Andatzakoen irteera: Ezkabako ihesaldia, 1. etapa
    Ekainak 09 (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.K.
    Ordua: 7:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Oiardo Kiroldegia
    Herria: Usurbil

    Ibilbidea: Ezkabako gotorlekua-Saigots, 27,5 km.
    Izen ematea: 10 euroko ordainketa egin ekainaren 5a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:
    Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.
    Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

    Oharrak:
    -Plaza mugatuak.
    -Bakoitza bere bazkariaren kargu egingo da. Bazkaria ibilbidean zehar.
    -Andatza M.K.K.-k antolaturiko irteeretan parte hartzekoa derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean".

    Informazio gehiago: andatza.com
     

  • Maule-Urdiarbeko Euskal Herri Kantuz Egunera irteera
    Ekainak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea
    Ordua: 8:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Oiardo Kiroldegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea, Euskal Herria Kantuz elkarteak eta Xiberoko Kantuzaleen Biltzarrak ekainaren 15ean Zuberoan, Maule-Urdiñarben antolatu duten Euskal Herria Kantuz Egunera joateko irteera prestatzen ari da. Autobus zerbitzua antolatu dute Usurbildik; 8:30etan abiatuko da Oiardo Kiroldegi ataritik. Egunpasa joan asmo duenak Kantu Taldeko kideren batekin hartuemanetan jar dadila. Gogoan izan, astelehenero biltzen da Euskal Kantu Taldea 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan.

    Euskal Herria Kantuz Egunen, Euskal Herriko osoko kantu taldeak elkartuko dira. Kantujira ospatuko dute goizean Maulen, herri bazkaria eta bazkalosteko dantza eta kantu saioa Urdiñarben. 

Filma

  • #M8 Film proiekzioa frontoian
    Ekainak 13 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo emakume talde bat
    Ordua: 21:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: ostegunetako pintxo potearen bueltan, Martxoaren 8ko greba feminista antolatu zuen Usurbilgo emakume talde baten eskutik film proiekzioak:
    -Maiatzak 30: "80 egunean".
    -Ekainak 13: "La Chica Danesa".

    "La Chica Danesa", sinopsia: "Einar Wegener margolaria emakume sentitzen dela jabetzen da. Historiako lehen sexu-aldaketa kasuan bilakatuko da bere emaztearen babes eta laguntzaz. Einarren genero identitatearen aurkikuntzara bideraturiko bikote baten benetako maitasun istorioa".
     

Bilera

  • EHBilduren batzarra: hauteskunde ostea
    Ekainak 11 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo EHBildu
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: hauteskundeen osteko balorazioa egiteko Usurbilgo EHBilduren bilera. Aurrera begirako bi gai hauei helduko diete: udal osaketa eta EHBildu. 

  • Udajolaseko guraso bilera
    Ekainak 13 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! K.E
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: NOAUA! K.E.-k uztailaren 3tik 30era (9:30-13:30) antolaturiko Udajolas udaleku irekien gaineko argibideak emateko guraso bilera. 

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil