Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Uztaila 2019 >
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    

Musika

  • Laboaren Uztaila: MICE kontzertuan
    Uztailak 25 (Usurbil)
    Antolatzailea: Laboaren Uztaila
    Ordua: 22:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Urte luzez hainbat proiektutan ibili eta gero Miren Narbaizak bere bakarkako bideari ekin dio. MICE izenpean kaleratu du bere debuteko lana. Zortzi kantu, zortziak bereziak, orain arte egindako bidetik ikasi duena eta erakusteko gogoz zegoena doinuetan jarri nahi izan du eibartarrak. Atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe, ahotsa denaren gidari eta Atala estudioko soinu sendo eta dotorea oinarrian duela, garai bateko lanek bezala, zintan jasoa. Napoka Irian hasi zen Miren musikaren munduan, Ander Mujikarekin batera makina bat kontzertu, bost argitalpen eta hamaika bizipen konpartituz. Ordutik ez da geldi egon, Perlak, Joseba B. Lenoir edo Dual Split taldeetan ere ikusi ahal izan dugu gitarra, teklatuak eta ahotsarekin lagunduz. Orain, besteekin konpartitzeaz gain, bere barrurako bidaia egiteko tenorea iritsi zaio, bere lanik eta pertsonalena".
    Informazio gehiago: badok.eus/euskal-musika/mice/mice/

Jaiak

  • Zubietako jaiak: Santio Eguna
    Uztailak 25 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Zubieta
    Herria: Usurbil

    09:00 Esnadeia, Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
    10:30 Meza Nagusia.
    Ondoren, hamaiketakoa eta soka-dantza.
    18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.
    19:00 Herri Kirolen erakustaldia:
    Aizkolariak: Ernesto Ezpeleta eta Hodei Ezpeleta.
    Harri-jasotzailea: Jokin Eizmendi.
    Segidan, buruhandiak.

    Oharrak:
    -Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
    -Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
    -Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil