Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Iraila 2019 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      

Irteera

  • Harria Hitz bisita gidatua
    Irailak 28 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Ereiten
    Ordua: 10:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
    10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean.
    11:15 DZIRT-DZART saioa.

    Zehaztasunak: "Ikasturtea gogotsu eta umorez hasteko irailaren 28an HARRIA HITZ- DZIRT DZART ekimena proposatuko dizuegu. Dzirt-Dzart, izenak berak dioen bezala, bat-batean marrazteko saioa da. Hainbat marrazkilari eta aurkezle bat izango dira protagonistak. Marrazkilariak aurkezlearen esanetara marraztuko dute, bertso saioetan egiten den moduan gutxi gorabehera. Ariketa bitxiak burutzen jarriko ditugu komikigileak: minututan neurtutako ariketak, batak bestearen atzetik komikia osatuz segidilla baten gisan…

    Horretarako, lehenengo Harria Hitz ibilbidea burutuko dugu. 60ko hamarkadara egingo dugun bidaia (eta gogoeta) hau izango da Dzirt-Dzart saioaren haria. Tradizioa eta modernitatea uztartzeko beharra, euskal sorkutzarekin konpromezua eta 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere izango dira jorratuko diren gaiak besteak beste".

    Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira

    Informazioa eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultour.pro Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).

Kantua

  • Kantu-jira
    Irailak 28 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea
    Ordua: 12:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: uda osteko lehen kantu-jira herrian barrena. Liburuxka hartu eta kantura animatzen dute. Irailaren 16tik aurrera, entsegu saioak astelehenero 18:00-19:00 artean, Agerialdeko musika gelan.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil