Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Urria 2019 >
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

hitzaldia

  • Hitzaldia: "Mitoak eta egiak sexologian"
    Urriak 18 (Usurbil)
    Antolatzailea: Santuenea Elkartea
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Santuenea Elkartea
    Herria: Usurbil

    Hizlaria: Jon Etxabe Telleria sexologo-psikologoa.

  • Hitzaldia: ?Zubieta eta Ispasterko energia esperientziak"
    Urriak 18 (Usurbil)
    Antolatzailea: herritar talde bat
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: “toki-esperientziak energian: Zubieta eta Ispaster proiektuak. Energia Berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak” saioa.

Musika

  • Joseba Tapiaren zuzeneko diskoaren grabaketa
    Urriak 25 (Usurbil)
    Ordua: 20:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Hogei urteko ibilbide diskografikoa egin ondoren, talde berria sortu du Joseba Tapiak. Pare bat urte lanean, moldaketak eta partiturak josten ibili ostean, emaitza zuzenean eskaini eta grabatuko dute. Hamar musikari oholtza gainean: Trikitixa, Tronpeta, Saxoa, Tronboia, Pianoa, Baxu elektrikoa, Jazpana, eta koruak. Kantua, dantza eta umore ironikoa: abere gabeko kabalkada bat!! Tradizioa eta traizioa ikuskizun berdinean. Elektrikoa, eklektikoa eta heretikoa izango da antolatuko duten festa. Euskaraz bakarrik ondo ulertuko omen da".

    Sarrerak:
    10 eurotan aldez aurretik, Bordatxon, Txirristran, Lizardin edota NOAUA!n eskuragarri. Bestela, egun berean 13 eurotan eskuragarri Sutegin.

Jaiak

  • Aginagako jaiak: Gaupasa Eguna
    Urriak 12 (Usurbil)
    Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginaga
    Herria: Usurbil

    12:00 Serigrafia tailerra, “Zatzaizkit”-eko Beñat Iraolaren eskutik.
    13:00 II.Tiratxinas jaurtiketa txapelketa.
    15:30 Trainerila estropadak errioan: Gizonezkoen X. eta Emakumezkoen IV. ikurrinak. Euskotren Ligako neskak eta Euskolabel Ligako mutilak izango dira hurrenez hurren, etxeko trainerila anfitrioi delarik!
    18:00 Eriz Magoaren “Auskalo” saioa.
    19:00 Elektrotxaranga plazan zehar: Joselontxos.
    23:30 Kontzertuak frontoian: Liher eta Enkore.
    Ondoren, erromeria: Larrian Gozo.
    04:00 DJak Eliza Zaharrean eta karpan.
    07:30 Errefus-bilketa!

    Oharrak:
    -Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
    -Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.
    -Eskerrik asko Orioko Arraun Elkarteari, estropaden antolaketan laguntzeagatik.

Irteera

  • Andatza M.K.K.-ren txangoa: Baztango Itzulia, 2. etapa
    Urriak 13 (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.K.
    Ordua: 7:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Oiardo Kiroldegia
    Herria: Usurbil

    Abiatzeko hitzordua: 7:00etan Oiardo Kiroldegitik.
    Joan etorria: autobusez.
    Ibilbidea: 20 kilometro. Artesiaga-Argintzu-Harrikulunka-Beartzun.
    Izen ematea: 10 euroko ordainketa egin urriaren 9a baino lehen, Andatza M.K.K.-ren kontu zenbakiotako batean:
    Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
    Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
    Oharrak:
    -Plaza kopuru mugatua.
    -Bazkaria norbere kontu, ibilbidean zehar egingo da otordua.
    -Andatza M.K.K.-ren irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izan eta aseguru txartela indarrean izatea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo andatza@hotmail.com bidez gurekin harremanetan jarri”.
    Informazio gehiago: andatza.com

Aurkezpena

  • Mintzapraktika egitasmoaren aurkezpena
    Urriak 11 (Usurbil)
    Antolatzailea: Etumeta AEK euskaltegia, NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 17:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Etumeta AEK euskaltegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: euskara ahotan hartzeko espazio edo lagun arte bila bazabiltza, Etumeta AEK euskaltegiak, NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak sustaturiko mintzapraktika duzu egitasmo aproposa. “Euskara praktikatu nahi baduzu eta ez badakizu norekin egin, edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, hainbat proposamen ditugu: mintzalagun taldeak, gurasolagunak, tailerrak, txangoak…”. Egitasmo hau aurkeztuko dute urriaren 11n.

Kirola

  • Buruntzaldeko Ibilbideen 12. Eguna
    Urriak 20 (Usurbil)
    Antolatzailea: Buruntzaldeko udalak
    Ordua: 8:00-14:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: eskualdea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Buruntzaldeko ibilbideen Egunean Buruntzaldea eskualdea eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. 12:00etatik aurrera orduoro doako autobusak izango dira Aginagako Ezpaldi Gasolindegitik".
    Informazio gehiago: buruntzaldea.eus

Kultur Astea

  • Liburutegiaren Astea: "Tximeletak airera"
    Urriak 22 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi udal liburutegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Xabier Olasoren eskutik, hitzekin jolasean ibiliko gara Liburutegian. 3 urtetik gorako neska-mutilei, eta gaiarekiko interesa izan dezakeen edonori zuzendutako saioa izango da. Ohar garrantzitsua: 3-5 urteko haurrek heldu batekin egon beharko dute. Iraupena: ordu bete inguru".

  • Liburutegiaren Astea: 14. Euskarazko Irakurketa Topaketa
    Urriak 23 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi udal liburutegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Ugaitz Agirre herritarraren Tximeletak bizkarrean eleberria izango dugu mintzagai Liburutegian eta idazlea bera gure artean egongo da; zeregin horretan, bidelagun Yolanda Arrieta Malaxetxebarria herritarra eta idazlea izango dugu. Liburuak jada eskuragarri daude Liburutegian".

  • Liburutegiaren Astea: "Abezedario titirijario"
    Urriak 24 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi udal liburutegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Juan Kruz Igerabideren eskutik, letrekin jolasean ibiliko gara Liburutegian. 6 urtetik gorako neska-mutilei, eta gaiarekiko interesa izan dezakeen edonori zuzendutako saioa izango da. Iraupena: ordu bete inguru".

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil