Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Azaroa 2019 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

Azoka

  • 24. Artisautza Azoka
    Azaroak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Aitzaga Elkartea
    Ordua: 11:00-14:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    Xehetasunak: denetariko artisauen postuak eta hamaiketako goxoa dastatzeko aukera.

Txapelketa

  • Adinekoen arteko sukaldaritza txapelketa
    Azaroak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate adinekoen elkarteak
    Ordua: 17:00etatik aurrera

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: herriko adineko elkarteek antolaturiko Usurbilgo sukaldaritza txapelketa. Giza proba ospatu artean, legatza saltsan prestatzen ariko dira. Lehiakideak herriko gastronomia elkarteetako adinekoak izango dira, epaimahaiko kideak baita. Giza proba amaitzen denean, txapelketako kideek prestaturiko pintxoak dastatu ahalko ditugu, Lumagorridun Txokoaldeko Lartzandietako oilasko erredun zizka-mizkekin eta edariarekin batera. Orduan ospatuko da baita sari banaketa. Txapelduna, 2020. urtean Gipuzkoa mailan ospatuko den lehiarako sailkatuko da. 
    Oharra: Pintxoen dastaketarako txartelak aldiz, giza proba ospatzen ari den artean salduko dira.

zerbitzua

  • Bus taxi zerbitzu bereziak hilerrira
    Azaroak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 10:00-14:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: San Inazioko biribilgunetik hilerrira
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Joandakoak oroitzeko eguna izan ohi den azaroaren lehenerako bus taxi zerbitzu bereziak iragarri ditu Usurbilgo Udalak, hilerrirako joan etorria egiteko. Zortzi zerbitzu guztira; ordu erdiro, 10:00-14:00 artean.

    Ordutegiak:
    -San Inazioko biribilgunetik orduotan irtengo dira zerbitzu bereziok hilerrirantz: 10:00; 10:30; 11:00; 11:30; 12:00; 12:30; 13:00 eta 13:30ean.
    -Hilerritik herrira itzultzeko zerbitzuak orduotan izango dira: 10:15; 10:45; 11:15; 11:45; 12:15; 12:45; 13:15 eta 13:45ean.

Deialdia

  • Erraustegiaren ikerlanerako laguntza mahaia
    Azaroak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: herritar taldea
    Ordua: 11:00-14:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi ataria
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Zubieta Lantzenek Zubietako erraustegiaren kutsagaien inguruan abiarazia duen ikerlana finantzatzen laguntzeko mahaia jarriko da azaroaren 1eko Artisau Azokan.
    Laguntza bideotatik eman daiteke:
    https://www.verkami.com/projects/24685-erraustegiaren-kutsadura-kontrol-independentea
    -Zubieta Lantzen elkartearen kontu zenbakia: ES45 2095 5069 06 1064132086.
    -Laguntza biltzeko mahaia azaroaren 1eko Artisau Azokan, Sutegi atarian.

Kirola

  • Giza proba
    Azaroak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo herri kirolen taldea
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Dema plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: “Ur-Epel” harriarekin giza proba ikusgarria ospatuko da, Usurbilgo herri kirolen antolatzaileen eskutik. 1.800 kiloko harriari tiraka lehiatuko dira hiru talde mixto bizkaitar: Txorierri Herri Kirol Taldea, Lasuen eta Leioako Euskal Kirol Zaleak. Giza probarekin batera,  jubilatu elkarteek udalerri mailako sukaldaritza lehiaketa antolatu dute, Eguzki, Mahaspildegi, Andatzpe, Atarialde eta Ibai-Ondo elkarte gastronomikoen laguntzaz.
    Sarrerak: egunean bertan 5 eurotan salgai, Sutegin jarriko duen mahaian.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil