Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Azaroa 2019 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

antzerkia

  • NOAUA!ren Kulturaldia: "Tabernaria" antzezlana
    Azaroak 16 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! K.E.
    Ordua: 20:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Tabernaria tabernako bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak bilduko ditu kaña bat ondo botatzen erakusteko. Baina, bakarrizketa aurrera joan ahala, tabernariaren desirak, zalantzak eta beldurrak ageriko dira, beste gai sozial batzuez gain".
    Sarrera: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 2€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik. 

Zinea

  • NOAUA!ren Kulturaldia: "Agur Etxebeste" filmaren proiekzioa
    Azaroak 17 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea
    Ordua: 19:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Sinopsia: "Maria Luisa (Elena Irureta) herriko lehen emakumezko alkatea da. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin (Ramon Agirre) duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz".
    Sarrera: 6€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

Ikuskizuna

  • ETB-ren "Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren grabazioa
    Azaroak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: ETB-ko Herri Txiki Infernu Handi saioa
    Ordua: 20:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Oiardo Kiroldegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Mikel Pagadizabalek eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkezturiko ETB-ren Herri Txiki Infernu Handi saioaren grabazioa Usurbilen. Gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira.
    Sarrerak: gonbidapenak eskuragarri azaroaren 6tik aurrera Oiardo Kiroldegian (16 urtetik gorakoentzat).

Kirola

  • Baztango itzuliaren 3. etapa
    Azaroak 17 (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.K.
    Ordua: 7:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Oiardo Kiroldegia
    Herria: Usurbil

    Abiatzeko hitzordua: 7:00etan Oiardo Kiroldegitik autobusez.
    Ibilbidea: Aldudes, Berderitz, Auza eta Izpegi lotuko dituen 14 kilometroko ibilbidea.
    Izen ematea: azaroaren 13a baino lehen eman beharko da. Horretarako 10 euroko ordainketa egin Andatzakoen kontu zenbakiotako batean:
    3008 0259 1630 0543 0321 (Rural Kutxa) / 2095 5069 0710 6848 9805 (Kutxabank).
    Oharrak:
    -Plaza kopuru mugatua.
    -Ibilbidean zehar egingo den otordurako bazkaria norberak eraman beharko du.
    -Andatza M.K.K.-ren irteeretan parte hartzeko mendiko federatua eta aseguru txartela indarrean izatea ezinbestekoa izango da. Nahi duenari tramitazioa mendi taldetik egingo zaio.
    Informazio gehiago: andatza.com / andatza@hotmail.com

topaketa

  • Euskal Herriko 1. Tritikitxa Topaketa
    Azaroak 16 (Usurbil)
    Antolatzailea: herritar talde bat
    Ordua: 12:00/14:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbil
    Herria: Usurbil

    12:00 Trikipoteoa deitu dute Mikel Laboa plazatik abiatuta.
    14:00 Bazkaria Andatzpe elkartean.
    Izen ematea: aurrez trikitixabazkaria@gmail.com helbidera idatzita, azaroaren 10a baino lehen. 16 urtetik gorakoentzat.
    Prezioa: 25 euro.

errezitaldia

  • NOAUA!ren Kulturaldia: Ugaitz Agirreren "Non dago Amaia?" poesia errezitaldia
    Azaroak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea
    Ordua: 19:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Bazinen behin, eta izatera iritsi zara inora. Amaia nor den ere ba ote dakizu? Haur ipuin bat zelakoan, ezkutaketan jolastera ausartu zinen geografia noraino iristen zenaren arrasto zipitzik izan gabe. Orain esperantzara kondenatua eta jakin gabe nabigazioak Itakara itzuliko zaituen ala ez".
    Sarrera: doan.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil