< | Abendua 2019 | > | ||||
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 |
hitzaldia
-
Hitzaldia: oinordetzak
Abenduak 02 (Usurbil) Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba
Ordua: 18:00
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Potxoenea
Herria: Usurbil
Hizlaria: Andres Urrutia Badiola.
Zehaztasunak: "Baserrietan, ondasunetan, gaur egun oinordetzarako zein aukera dauden aztertu, eta historian zehar auzi honek izan duen bilakaera azaltzea litzateke hitzaldiaren helburua. 30 minutu inguruko azalpenen ondoren, bertaratutakoen galderei erantzungo die Andres Urrutia Badiola jaunak. Bilboko notarioa da. Aurretik Ondarroako notarioa ere izan da. Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, Zuzenbide Zibila eta Euskal Foru Zuzenbide Zibilean. Euskaltzaindiako lehendakaria ere bada.
Informazio gehiago:
943 361 114-630 938 027
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus
Bilerak
-
Jai ereduei buruzko hausnarketa saioa
Abenduak 02 (Usurbil) Antolatzailea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila
Ordua: 18:00
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Potxoenea
Herria: Usurbil
Zehaztasunak: "antolatzen diren ekitaldiek ikuspegi feminista txertatua duten edo ez aztertzea nahi dute, eta erantzuna ezezkoa bada, horri buelta nola eman pentsaraztea" antolatzaileen esanetan. Antropologian, feminismoan, partaidetzako prozesuetan eta ekonomian duten ezagutzan oinarrituta lan egin eta prozesuetan aditua den Farapi kooperatibak bideratuko du saioa.
Nori zuzendua: denetariko festak antolatzen dituzten eragileei.
izen ematea
-
San Tomas Azokako txapelketetako izen ematearen irekiera
Abenduak 02tik - Abenduak 12ra (Usurbil) Antolatzailea: NOAUA! K.E.
Ordua: 10:00-14:00/16:00-19:00
GEHIAGO IRAKURRI
Non: NOAUA! K.E.
Herria: Usurbil
SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
Izen ematea: abenduaren 2tik 12ra, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.Sagardo lehiaketa
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.Sagardo/babarrun txapelketen sariak
Epaimahaiak emandakoak:
1. saria 150 euro eta txapela.
2. saria: 90 euro eta kopa.
3. saria: 50 euro.