Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Abendua 2019 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

izen ematea

  • San Tomas Azokako txapelketetako izen ematearen irekiera
    Abenduak 02tik - Abenduak 12ra (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! K.E.
    Ordua: 10:00-14:00/16:00-19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: NOAUA! K.E.
    Herria: Usurbil

    SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
    Izen ematea:
     abenduaren 2tik 12ra, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.

    Sagardo lehiaketa
    Oharra:
    sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
    Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

    Babarrun lehiaketa
    Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
    Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
    -Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
    -Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
    -Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
    -Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
    -Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

    Sagardo/babarrun txapelketen sariak
    Epaimahaiak emandakoak:
    1. saria 150 euro eta txapela.
    2. saria: 90 euro eta kopa.
    3. saria: 50 euro.

Euskara

  • Euskararen Eguna
    Abenduak 03 (Usurbil)
    Antolatzailea: ikastetxeak

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    -Zubietako eskolan.
    -Aginagako eskolan: “ikasleek, gurasoek eta irakasleek, beraientzat euskarazko hitz politena dena aukeratu eta denon artean hormairudia sortuko dugu. Euskarako abestiekin jolasak egingo ditugu”.-Udarregi Ikastolan.
    -Udarregi Ikastola:
    9:30-11:00 Eguraldiak laguntzen badu, LH-koen kalejira buruhandiekin.
    12:10-12:30 LH-koen kantu saioa; eguraldiaren arabera, Mikel Laboa plazan edo frontoian. 

    Egunean zehar, HH, LH eta DBH-ko ikasleen hamaika ekintza ikastola barruan.
    Oharra: behin behineko egitaraua, aldaketak egon daitezke.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil