Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Abendua 2019 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

ikastaroa

  • GPS eta orientazio ikastaroa
    Abenduak 10 (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.K.
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: DYAren Munalurrako egoitza
    Herria: Usurbil

    Izen ematea: doan, abenduaren 6ra arte arte andatzamkk@gmail.com helbidean.
    Oharrak:
    -Bakoitzak bere GPSa ekar dezake.
    -Plaza kopuru mugatua.

    Informazio gehiago: andatza.com

Bilerak

  • 2020ko Euskaraldia prestatzeko bilera irekia
    Abenduak 10 (Usurbil)
    Antolatzailea: Euskaraldia Usurbil
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: 2020ko Euskaraldia prestatzen segitzeko bilera irekia norbanako eta herritarrentzat. 15 eguneko iraupena izango du bigarren edizioak, entitateetara ere zabaldu nahi da eta Euskaraldiaren ariketa kolektiboa izatea sustatzeko "ariguneak" sustatuko dira.
    Informazio gehiago: http://usurbil.euskaraldia.eus

izen ematea

  • San Tomas Azokako txapelketetako izen ematearen irekiera
    Abenduak 02tik - Abenduak 12ra (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! K.E.
    Ordua: 10:00-14:00/16:00-19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: NOAUA! K.E.
    Herria: Usurbil

    SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
    Izen ematea:
     abenduaren 2tik 12ra, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.

    Sagardo lehiaketa
    Oharra:
    sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
    Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

    Babarrun lehiaketa
    Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
    Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
    -Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
    -Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
    -Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
    -Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
    -Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

    Sagardo/babarrun txapelketen sariak
    Epaimahaiak emandakoak:
    1. saria 150 euro eta txapela.
    2. saria: 90 euro eta kopa.
    3. saria: 50 euro.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil