Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Martxoa 2020 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

dantza

  • "Dantzipuinak"
    Martxoak 06 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila eta Sutegi udal liburutegia
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Emakumeen inguruko ipuin eta dantzak elkartuaz sortu da "Dantzipuinak". Bertan ipuinak entzun eta dantza zuzenean eskaintzen da. Dantza, ipuina. Ipuina, dantza. Dantzipuinaz gozatzeko aukera izango dugu".
    Dantzaria: Jaione Albeniz (Sebastopol dantza eskola).
    Kontalaria: Ixabel Agirresarobe.
    Iraupena: 50 minutu.

hitzaldia

  • Maider Usabiagaren Alpeetako bidaiaren kontakizuna
    Martxoak 13 (Usurbil)
    Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi udal liburutegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "BERRIAren Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketako saria irabazi zuen iaz. Alpeetako Cervino eta inguruetara egin zuen bidaia idatzi zuen horretarako, eta oraingoan, argazkiak lagun, hori bera aurrez-aurre kontatuko digu, Sutegi udal liburutegian".

ikastaroa

  • Sagarrondotik Sagardora ikastaroa
    Martxoak 07 (Usurbil)
    Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala
    Ordua: 9:00-13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Saioen egutegia:
    -Otsailak 6: "Sagarrondoen eta sagar basatietatik sortutako landareen arteko desberdintasunak. Nola sortu landare osasuntsu bat". Juan Gamio (18:00etan).
    -Otsailak 15: "Sagastien neguko kimaketa, eta ongarriketa". Aitor Etxeandia.
    -Martxoak 7: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak". Aitor Etxeandia.
    -Martxoak 14: Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa". Josu Osa.
    -Apirilak 25: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa". Xabier Akizu.
    -Maiatzak 9: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko?". Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
    -Ekainak 6: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak". Aitor Etxeandia.
    -Uztailak 11: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa". Josu Osa.
    -Irailak 5: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak". Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.
    -Irailak 19: "Etorkizuneko sagastiaren diseinua; biltzeko makinaria, barietatea, mentu-oinak, sagastien formatoak". Aitor Etxeandia.
    -Urriak 17: "Sagargintza eta sagardogintza ekologikoa. Betebehar tekniko-administratiboak". Enrique Dapena. Eneek.

    Oharrak:
    -Kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
    -Ikastaroen egunak aldatuak izan daitezke, eguraldia edo irakaslearen eskakizunagatik.

    Ikastaro osoaren prezioa: 99 euro (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan). Egun solteetan izena eman daiteke.

    Izen ematea:
    943 361 114
    alkartasuna@usurbil.com
    alkartasuna.eus

Musika

  • 16. Soinurbil Musika Astea: organo erakustaldia
    Martxoak 09 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:00/19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Salbatore Eliza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Usurbilgo organoa berezia da. 1907an, Parisen eraiki zen, Cavaillé-Coll lantegietan. Ospe handiko baroi frantses bat izan zen haren lehen jabea (L´Espée baroia), Ilbaritzen (Baionatik gertu) zuen jauregirako enkargatu zuen organoa eraikitzea. Lehen Mundu Gerra ondorengo diru-eskariak zirela eta, baroiak bere ondasun batzuk saldu behar izan zituen, eta horien artean, organo eder hau. 1920 inguruan Usurbilgo Salbatore parrokiak hain baliotsua den tresna hau erosi zuen herritar batzuen ahalegin ekonomikoari esker. Honenbestez, aurten 100 urte egin ditu organoak Usurbilen. Azken urteetan zaharberritze-lan garrantzitsuak egin dira Usurbilgo organoan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu".

  • 16. Soinurbil Musika Astea: "100 urte organoa Usurbilen"
    Martxoak 11 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Salbatore Parrokia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: “100 urte organoa Usurbilen” omenaldi ekitaldia, Usurbilgo Salbatore Elizako organoa bertan dagoela mendeurrena bete duela eta. Organoak bidelagun izango ditu hitzordu honetan herriko txistulari taldea, Irriu eta Zumarte abesbatzak. Egitarau hau osatu dute:
    -“Agur Jaunak”: txistulari taldea eta organoa.
    -“Salbatoreko ermitan”: Arantzazu Aranburu bertsolaria eta organoa.
    -“Preludioa estilo klasikoan”: Lontxo Oiartzabal organista.
    -“Euskal suitea”: Salbatore Arruti Aranburu txistularia eta organoa.
    -“Gizadia egarri da”: Irriu abesbatza eta organoa.
    -“Mirabeen abesbatza”: Irriu abesbatza eta organoa.
    -“Iratzarri, oihu egiten digu ahotsak”: organoa.
    -“Iturri maitagarria”: Zumarte abesbatza eta organoa.
    -“Ave Maria”: Zumarte abesbatza.
    -“Inguruko Dantza”: Usurbilgo Txistulari Taldea.
    -“Txakona Fa minorrean”: organoa.
    -“Biziaren kanta”: Irriu eta Zumarte abesbatzak, txistulariak eta organoa.
    Irriu abesbatzaren zuzendaria: Ramon Udabe.

    Zumarte abesbatzaren zuzendaria: Antoni Jorquera.
    Organista: Joan Luis Atxega.
    Laguntzailea: Salbatore Parrokia.

  • 16. Soinurbil Musika Astea: Altsasuko Musika Eskolarekin trukaketa
    Martxoak 12 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Zumarte eta Altsasuko Musika Eskolakoen kontzertu bateratua.
    Egitaraua:
    -Dantza taldeak (2): Kukutza / "I ́m shipping up to Boston".
    -Fanfarrea: Lapurdiko makil dantza /Agurra.
    -Konboak (2): Kukutza / "I ́m shipping up to Boston"/ "Basket Case".
    -Kontserbatorioko ikasleak: Leire Nuncio, Maddalen Oiarbide, Asier Díaz.
    -Perkusio taldea: "Viva la vida".

Bertso saioa

  • Emakumeen Eguneko bertso-afaria
    Martxoak 06 (Usurbil)
    Antolatzailea: "M8 egunero da" taldea eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 21:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Artzabal jatetxea
    Herria: Usurbil

    Bertsolariak: Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Oihana Bartra.
    Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
    Txartelak: 18 eurotan salgai Artzabal jatetxean.

Jaiak

  • Usurbilgo Jai Batzordearen bigarren bilera irekia
    Martxoak 04 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Jai Batzordea
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: uztailaren 1etik 5era ospatuko diren 2020ko Usurbilgo jaiak antolatzeko bigarren bilera irekia, norbanako nahiz eragileei zuzendua. 

Mobilizazioak

  • Martxoaren 8a
    Martxoak 08 (Usurbil)
    Antolatzailea: M8 egunero da taldea
    Ordua: egunean zehar

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbil
    Herria: Usurbil

    10:00-12:00 Frontoian bilduko gara elkartu eta partekatzeko.
    13:00 Manifestazio zaratatsua frontoitik.
    Ondoren, tupper/kazuela bazkaria frontoian. Ekarri etxetik bazkaria!
    Bazkaloste girotua eta Kafe Tertuliaren showa.
    18:00 Eskualdeko manifestazioan izango gara guztiok elkarrekin. Mobilizazioak besteak beste, Hernanin eta Donostian (Bulebarretik).

Literatur solasaldia

  • Euskarazko irakurketa-solasaldia: "Jenisjoplin"
    Martxoak 11 (Usurbil)
    Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi udal liburutegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Uxue Alberdiren "Jenisjoplin" eleberria ikuspegi feminista batetik aztertuko dugu Kattalin Miner idazle eta kazetariaren laguntzaz".
    Oharra: "Aipatu liburua liburutegian eskuratu ahal izango duzu; izan ere, liburua aldez aurretik irakurriz gero, etekin handiagoa aterako diozu topaketari. Anima zaitez parte hartzera!".

< Abuztua 2020 >
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil