Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Martxoa 2020 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Musika

  • 16. Soinurbil Musika Astea: "100 urte organoa Usurbilen"
    Martxoak 11 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Salbatore Parrokia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: “100 urte organoa Usurbilen” omenaldi ekitaldia, Usurbilgo Salbatore Elizako organoa bertan dagoela mendeurrena bete duela eta. Organoak bidelagun izango ditu hitzordu honetan herriko txistulari taldea, Irriu eta Zumarte abesbatzak. Egitarau hau osatu dute:
    -“Agur Jaunak”: txistulari taldea eta organoa.
    -“Salbatoreko ermitan”: Arantzazu Aranburu bertsolaria eta organoa.
    -“Preludioa estilo klasikoan”: Lontxo Oiartzabal organista.
    -“Euskal suitea”: Salbatore Arruti Aranburu txistularia eta organoa.
    -“Gizadia egarri da”: Irriu abesbatza eta organoa.
    -“Mirabeen abesbatza”: Irriu abesbatza eta organoa.
    -“Iratzarri, oihu egiten digu ahotsak”: organoa.
    -“Iturri maitagarria”: Zumarte abesbatza eta organoa.
    -“Ave Maria”: Zumarte abesbatza.
    -“Inguruko Dantza”: Usurbilgo Txistulari Taldea.
    -“Txakona Fa minorrean”: organoa.
    -“Biziaren kanta”: Irriu eta Zumarte abesbatzak, txistulariak eta organoa.
    Irriu abesbatzaren zuzendaria: Ramon Udabe.

    Zumarte abesbatzaren zuzendaria: Antoni Jorquera.
    Organista: Joan Luis Atxega.
    Laguntzailea: Salbatore Parrokia.

Literatur solasaldia

  • Euskarazko irakurketa-solasaldia: "Jenisjoplin"
    Martxoak 11 (Usurbil)
    Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi udal liburutegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Uxue Alberdiren "Jenisjoplin" eleberria ikuspegi feminista batetik aztertuko dugu Kattalin Miner idazle eta kazetariaren laguntzaz".
    Oharra: "Aipatu liburua liburutegian eskuratu ahal izango duzu; izan ere, liburua aldez aurretik irakurriz gero, etekin handiagoa aterako diozu topaketari. Anima zaitez parte hartzera!".

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil