Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Martxoa 2020 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

hitzaldia

  • Maider Usabiagaren Alpeetako bidaiaren kontakizuna
    Martxoak 13 (Usurbil)
    Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi udal liburutegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "BERRIAren Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketako saria irabazi zuen iaz. Alpeetako Cervino eta inguruetara egin zuen bidaia idatzi zuen horretarako, eta oraingoan, argazkiak lagun, hori bera aurrez-aurre kontatuko digu, Sutegi udal liburutegian".

Musika

  • 16. Soinurbil Musika Astea: Broken Brothers Brass Band
    Martxoak 13 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 19:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo kaleetan
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "2006an Iruñean sortua. New Orleansko atzoko eta gaurko kaleko taldeen (Hot&Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth...) bidea ekarriko dute bertara.

    Lau disko kaleratu dituzte (“The Live We Deserve” Errabal-Jazz, 2012. “In the Mud” Errabal-Jazz, 2014. “Ildoa Landuz” Errabal-Jazz, 2016. “Txertaketa” Errabal-Jazz, 2018), eta zuzeneko nahiz estudioko hainbat lankidetza gauzatu (Cabezafuego, Fermin Muguruza, Javi Pez-Triz3ps, De2enBluesBand, Sustraian Records eta abar.)

    Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko karrika, areto eta jaialdi ugaritan jo dute. Gaur egungo jazza (Robert Glasper, Kamasi Washington...) dantzarako groove sendoak, gure kaleetako egunerokoarekin bat egiten duten talde kantuak, Rap-a, inprobisazio kolektiboak... topa daitezke euren musikan, “gumbo” errezeta paregabean.

    Bi ordu inguruko emanaldia egingo dute kalean. New Orleansko “second line”-a bizitzeko aukera paregabea: entzulea ez da ikusle soila, ekintzaren parte garrantzitsua baizik. Musika originala eta Brass Band tradizioaren ildo ezberdinetako kantuak entzun ahal izango dira (jazz tradizionala, gospel ereserkiak, rythm and blues, 2nd line funk, indians...)".

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil