Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Martxoa 2020 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

ikastaroa

  • Sagarrondotik Sagardora ikastaroa
    Martxoak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala
    Ordua: 9:00-13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Saioen egutegia:
    -Otsailak 6: "Sagarrondoen eta sagar basatietatik sortutako landareen arteko desberdintasunak. Nola sortu landare osasuntsu bat". Juan Gamio (18:00etan).
    -Otsailak 15: "Sagastien neguko kimaketa, eta ongarriketa". Aitor Etxeandia.
    -Martxoak 7: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak". Aitor Etxeandia.
    -Martxoak 14: Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa". Josu Osa.
    -Apirilak 25: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa". Xabier Akizu.
    -Maiatzak 9: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko?". Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
    -Ekainak 6: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak". Aitor Etxeandia.
    -Uztailak 11: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa". Josu Osa.
    -Irailak 5: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak". Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.
    -Irailak 19: "Etorkizuneko sagastiaren diseinua; biltzeko makinaria, barietatea, mentu-oinak, sagastien formatoak". Aitor Etxeandia.
    -Urriak 17: "Sagargintza eta sagardogintza ekologikoa. Betebehar tekniko-administratiboak". Enrique Dapena. Eneek.

    Oharrak:
    -Kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
    -Ikastaroen egunak aldatuak izan daitezke, eguraldia edo irakaslearen eskakizunagatik.

    Ikastaro osoaren prezioa: 99 euro (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan). Egun solteetan izena eman daiteke.

    Izen ematea:
    943 361 114
    alkartasuna@usurbil.com
    alkartasuna.eus

Musika

  • 16. Soinurbil Musika Astea: "Trakamatraka"
    Martxoak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 11:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Artzabalgo plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Trakamatraka musika eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua da. Tailer eta kontzertu didaktikoen bidez musika modu erakargarrian hurreratzen dugu, eta, aldi berean, birziklatze kontzientzia lantzen dugu, hori baita mundu hobea eraikitzeko bidea.

    Proiektu honen funtsa zera da: gizarte honek botatzen dituen objektuak horren zoragarriak diren musika-tresna bihurtu eta eraldatuko ditugu.

    Modu atsegin eta interaktiboan ikasteko tartea, non zuek izango zareten sortzaileak, non guztion artean gozatuko dugun, ikasi eta isiluneari forma emango diogun. Musika ulertzeko eta maitatzeko beste modu bat".

  • 16. Soinurbil Musika Astea: Illunbe Orkestra Sinfonikoaren kontzertua
    Martxoak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Salbatore Eliza
    Herria: Usurbil

    Zuzendaria: Joseba Garmendia.
    Egitaraua: 
    -Coldplay: "Viva la vida".
    -James Horner: "Music from Titanic".
    -Carlos Gardel: "Por una cabeza". 
    -John Williams: "Highlights from Harry Potter".
    -"Go West!".
    -"The best of Bruno Mars".
    -"Pirates of the Caribbean".

Aurkezpena

  • Emakumeen Etxea sortzeko parte hartze prozesuaren aurkezpena
    Martxoak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 12:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko erakusketa aretoa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Usurbilgo Udala birgaitzen hasia da Kalezarko Pelaioenea eraikina. Bertan kokatuko da etorkizunean Emakumeen Etxea. Egitasmoa definitzeko Elhuyarrek gidatuko duen parte hartze prozesua abiatuko du Udalak apirilean. Parte hartze prozesuaren nondik norakoen berri emango da aurkezpen ekitaldi honetan: helburuak, filosofia, erabiltzaileak, espazioaren antolaketa, funtzionamendua...

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil