Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Martxoa 2020 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

dantza

  • Munduko dantza estilo ezberdinen erakustaldia
    Martxoak 22 (Usurbil)
    Antolatzailea: Warda Mallal Dantza
    Ordua: 17:45

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Mundu osoko dantza estilo ezberdinak erakutsiko dira bai umeek, bai helduek dantzatuta. Gipuzkoako leku ezberdinetako taldeek parte hartuko dute bertan".
    Sarrera: 5 euro.

hitzaldia

  • Hitzaldia: ?Emozioak familian, helduen eta haurren emozioak?
    Martxoak 17 (Usurbil)
    Antolatzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako guraso elkartea
    Ordua: Ikastolako eraikin gorria

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: 17:00
    Herria: Usurbil

    Hizlariak: Harremanak elkarteko kideak.
    Zehaztasunak: "Emozioak ezagutu, haurtzaroaren mundu emozionala ulertuz, haurrak emozioak nola bizitzen dituzten eta nola adierazten dituzten ulertzea ezinbestekoa da, ondoren gurasoak helduak garen heinean, haurraren bizipenak jaso eta bideratzen laguntzeko. Hitzaldian haurraren mundura gerturatzeko aukera izango dugu, eta guraso bezala hausnartuko dugu nola gerturatzen garen eta nola egin dezakegun gure burua ezagutuz haurrari erantzun egoki bat emateko".

ikastaroa

  • Sagarrondotik Sagardora ikastaroa
    Martxoak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala
    Ordua: 9:00-13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Saioen egutegia:
    -Otsailak 6: "Sagarrondoen eta sagar basatietatik sortutako landareen arteko desberdintasunak. Nola sortu landare osasuntsu bat". Juan Gamio (18:00etan).
    -Otsailak 15: "Sagastien neguko kimaketa, eta ongarriketa". Aitor Etxeandia.
    -Martxoak 7: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak". Aitor Etxeandia.
    -Martxoak 14: Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa". Josu Osa.
    -Apirilak 25: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa". Xabier Akizu.
    -Maiatzak 9: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko?". Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
    -Ekainak 6: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak". Aitor Etxeandia.
    -Uztailak 11: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa". Josu Osa.
    -Irailak 5: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak". Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.
    -Irailak 19: "Etorkizuneko sagastiaren diseinua; biltzeko makinaria, barietatea, mentu-oinak, sagastien formatoak". Aitor Etxeandia.
    -Urriak 17: "Sagargintza eta sagardogintza ekologikoa. Betebehar tekniko-administratiboak". Enrique Dapena. Eneek.

    Oharrak:
    -Kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
    -Ikastaroen egunak aldatuak izan daitezke, eguraldia edo irakaslearen eskakizunagatik.

    Ikastaro osoaren prezioa: 99 euro (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan). Egun solteetan izena eman daiteke.

    Izen ematea:
    943 361 114
    alkartasuna@usurbil.com
    alkartasuna.eus

Musika

  • 16. Soinurbil Musika Astea: Broken Brothers Brass Band
    Martxoak 13 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 19:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo kaleetan
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "2006an Iruñean sortua. New Orleansko atzoko eta gaurko kaleko taldeen (Hot&Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth...) bidea ekarriko dute bertara.

    Lau disko kaleratu dituzte (“The Live We Deserve” Errabal-Jazz, 2012. “In the Mud” Errabal-Jazz, 2014. “Ildoa Landuz” Errabal-Jazz, 2016. “Txertaketa” Errabal-Jazz, 2018), eta zuzeneko nahiz estudioko hainbat lankidetza gauzatu (Cabezafuego, Fermin Muguruza, Javi Pez-Triz3ps, De2enBluesBand, Sustraian Records eta abar.)

    Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko karrika, areto eta jaialdi ugaritan jo dute. Gaur egungo jazza (Robert Glasper, Kamasi Washington...) dantzarako groove sendoak, gure kaleetako egunerokoarekin bat egiten duten talde kantuak, Rap-a, inprobisazio kolektiboak... topa daitezke euren musikan, “gumbo” errezeta paregabean.

    Bi ordu inguruko emanaldia egingo dute kalean. New Orleansko “second line”-a bizitzeko aukera paregabea: entzulea ez da ikusle soila, ekintzaren parte garrantzitsua baizik. Musika originala eta Brass Band tradizioaren ildo ezberdinetako kantuak entzun ahal izango dira (jazz tradizionala, gospel ereserkiak, rythm and blues, 2nd line funk, indians...)".

  • 16. Soinurbil Musika Astea: "Trakamatraka"
    Martxoak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 11:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Artzabalgo plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Trakamatraka musika eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua da. Tailer eta kontzertu didaktikoen bidez musika modu erakargarrian hurreratzen dugu, eta, aldi berean, birziklatze kontzientzia lantzen dugu, hori baita mundu hobea eraikitzeko bidea.

    Proiektu honen funtsa zera da: gizarte honek botatzen dituen objektuak horren zoragarriak diren musika-tresna bihurtu eta eraldatuko ditugu.

    Modu atsegin eta interaktiboan ikasteko tartea, non zuek izango zareten sortzaileak, non guztion artean gozatuko dugun, ikasi eta isiluneari forma emango diogun. Musika ulertzeko eta maitatzeko beste modu bat".

  • 16. Soinurbil Musika Astea: Illunbe Orkestra Sinfonikoaren kontzertua
    Martxoak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Salbatore Eliza
    Herria: Usurbil

    Zuzendaria: Joseba Garmendia.
    Egitaraua: 
    -Coldplay: "Viva la vida".
    -James Horner: "Music from Titanic".
    -Carlos Gardel: "Por una cabeza". 
    -John Williams: "Highlights from Harry Potter".
    -"Go West!".
    -"The best of Bruno Mars".
    -"Pirates of the Caribbean".

  • 16. Soinurbil Musika Astea: Haize Berriak-Sakanako Musika Banda
    Martxoak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 12:00-13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Kalea/Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    12:00 Kalean.
    13:00 Frontoian.

    Zehaztasunak: "Haize berriak banda, 1997an Sakanan sortutako musika elkartea da. Gaur egun 34 musikari biltzen ditu David Sánchez zuzendariaren batutaren aginduetara. Bandak landutako errepertorioa oso anitza da, musikariekin edota bestelako artistekin kolaborazioak eginez, adibidez. Urtean zehar herriarentzat zenbait kontzertu edo emanaldi egiten ditu, besteak beste, inauterietan, Sanjoanetan edota herriko festetan".

  • I?orki?ak taldearen bideoklip grabazioa
    Martxoak 21 (Usurbil)
    Ordua: 17:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Txokoaldeko Erroizpe elkartea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Iñorkiñak taldeak bere "Para-Parixen" abestiaren bideoklipa grabatuko du martxoaren 21ean Txokoalden. Grabazioan parte hartzeko jendea behar dute. Aipatu hitzordu hau finkatu dute grabazioan parte hartzeko. Jan edana izango eskainiko da.

Zinea

  • 17. Laburbira
    Martxoak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: 17. Laurbira edizioa eskainiko dugu aurten. Edizio honetan 9 proiektu erakargarri aukeratu eta eskainiko ditugu. 9 lm labur, 73 minutuko emanaldia. Emanaldiaren barruan, zuzendari batekin solasaldia izateko aukera ere izango dugu. Azpimarratzekoa da Laburbira Euskal Herri osoan ikusi ahal izango dela eta baita Euskal Herritik kanpoko zenbait aretoetan ere.
    Ikusiko ditugun filmak:
    - "Gau Beltza" (Euskaltzaleen Topagunea)
    - "Urak dakarrena" (2019ko Kameratoiko lan irabazlea)
    - "Anti" (Josu Martínez)
    - "Tigre bat" (Amaia San Sebastian)
    - "Pil Pil" (Kristina Zorita)
    - "Mamarro" (Ibon Iza Totorika)
    - "Kateak" (yolanda Mazkiaran)
    - "Jauzi eta prisa" (Maitane Eyheramonho)
    - "Harria Herria" (Janire Etxabe)

    Sarrera: doan.

Aurkezpena

  • Emakumeen Etxea sortzeko parte hartze prozesuaren aurkezpena
    Martxoak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 12:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko erakusketa aretoa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Usurbilgo Udala birgaitzen hasia da Kalezarko Pelaioenea eraikina. Bertan kokatuko da etorkizunean Emakumeen Etxea. Egitasmoa definitzeko Elhuyarrek gidatuko duen parte hartze prozesua abiatuko du Udalak apirilean. Parte hartze prozesuaren nondik norakoen berri emango da aurkezpen ekitaldi honetan: helburuak, filosofia, erabiltzaileak, espazioaren antolaketa, funtzionamendua...

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil