Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Martxoa 2020 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

antzerkia

  • Antzerkiaren Nazioarteko Eguna: "Birritan bortxatua" antzezlana+Ekiza kontzertuan
    Martxoak 27 (Usurbil)
    Antolatzailea: Atea Teatro
    Ordua: 20:00/22:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    20:00 Aldatzen-laguntzen taldearen antzezlan berria Sutegiko auditorioan: "Birritan bortxatua"
    Zehaztasunak:
    “Nagore naiz, 44 urte ditut, eta oraindik ere ezin dut sinetsi niri horrelakorik gertatu izana. Duela hiru urte, herriko jaietan, bortxatu egin ninduten. Ezaguna nuen mutil batek bortxatu ninduen. Bere izena esatea ere kosta egiten zait. Bai... barkatu... Mikel da bere izena”. Nagorek beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Orduan hasten da Nagoreren bigarren amets gaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu antzezlan honek, baita gizartearen partetik jasotako epaiak ere. Fikziozko antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria. Interneten denon eskura eta ikusgai dauden epaiketa ezberdinetako testigantzetatik atera dugu informazioa".


    22:30 Afalosteko kontzertua Sutegiko auditorioan: "Ekiza"
    Zehaztasunak:
    "Willis Drummond taldeko gitarrista-abeslaria den Jurgi Ekiza, bere taldeak eten zuenean, bakarlari bezala bere lehendabiziko diskoa argitaratu zuen (bH036-LP, Bidehuts). Disko iluna, non rock distortsionatua eta zati biluziagoak tartekatzen diren, letra intimistak lehen planoan utziz. Zuzenekoetan, alde biluzi hori indartzea erabaki zuen EKIZAk, kontzertu minimalistak emanez, bere ahotsa, gitarra akustikoa, loop station bat, eta zenbait gauzatxo erabiliz soilik. Formatu honetan, jadanik, 100 kontzertu baino gehiago eman ditu (Euskal Herrian, estatuan bezala), baita zuzeneko diska bat argitaratu ere 2017ko urte hastapenean (2016/IX/04 amanita studio, I.O.). Gaur egun, Willis Drummond berriro aktibitatean bada ere, artistak segitzen du bere bakarkako proiektua, eta kolaborazioak ere gero eta ugariagoak dira".


    Sarrera: 4 euro (bi ekintzetarako balio du).

Zinea

  • "Lur eta Amets" filma
    Martxoak 29 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Sinopsia: "Lur eta Amets Joseba Ponceren eta Imanol Zinkunegiren animaziozko filma da. Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazi-gozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.
    Sarrera: 3 euro, egunean bertan.

Kantua

  • Kantu-jira
    Martxoak 28 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea
    Ordua: 12:30-14:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: kantu-jira kalez kale. "Herritar orok parte har dezake. Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera".

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil