Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

Irteera

  • Maule-Urdiņarbeko Euskal Herri Kantuz Egunera irteera
    Ekainak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea
    Ordua: 8:30
    Non: Oiardo Kiroldegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea, Euskal Herria Kantuz elkarteak eta Xiberoko Kantuzaleen Biltzarrak ekainaren 15ean Zuberoan, Maule-Urdiñarben antolatu duten Euskal Herria Kantuz Egunera joateko irteera prestatzen ari da. Autobus zerbitzua antolatu dute Usurbildik; 8:30etan abiatuko da Oiardo Kiroldegi ataritik. Egunpasa joan asmo duenak Kantu Taldeko kideren batekin hartuemanetan jar dadila. Gogoan izan, astelehenero biltzen da Euskal Kantu Taldea 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan.

    Euskal Herria Kantuz Egunen, Euskal Herriko osoko kantu taldeak elkartuko dira. Kantujira ospatuko dute goizean Maulen, herri bazkaria eta bazkalosteko dantza eta kantu saioa Urdiñarben. 

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil