Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Maiatza 2018 >
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

Zinea

  • "Errementari" filma
    Maiatzak 04 (Usurbil)
    Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea
    Ordua: 20:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Iraupena: 96 minutu.
    Sarrerak: 5 € Lizardin aldez aurretik eta egun berean leihatilan.
    Zehaztasunak: Filma Patxi Errementaria euskal ipuinaren moldaketa da. Joxe Migel Barandiaranek bildu zuen istorioa, eta haren gainean idatzi du gidoia Paul Urkijo zuzendariak, Asier Gerrikaetxeberriarekin elkarlanean. Hamar urte pasatu dira 1833ko lehenengo gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Halako batean, Uxue izeneko neska umezurtz batek Patxi errementeriaren etxean sartzea lortuko du, eta zer misterio ezkutatzen duen aurkituko du. Istorioari aurpegia eta ahotsa jartzen dioten aktore nagusiak Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Eneko Sagardoy, Ramon Agirre eta Itziar Ituño dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil