Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Martxoa 2019 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

hitzaldia

  • Venezuelari buruzko hitzaldia, Agustin Otxotorenarekin
    Martxoak 05 (Usurbil)
    Antolatzailea: Tadamun elkargune internazionalista eta Aintzane Iribar Aguiar
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Venezuela buruzko hitzaldia, bertan bizi den euskal enpresari Agustin Otxotorenaren eskutik. "Komunikabideek saltzen digutenaz haratago, Venezuelako herria bizitzen ari den egoera gordin eta korapilasuaren inguruan hitz egingo digu. Mezu hegemonikoaz araindi".

Bilerak

  • Korrika Batzordearen bilera
    Martxoak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Korrika Batzordea
    Ordua: 17:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Etumeta AEK euskaltegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: apirilaren 12an gure artetik igaroko den 21. Korrika girotzeko eratu den Korrika Batzordearen hirugarren bilkura irekia, norbanako nahiz eragileentzat.

  • Martxoaren 8ko greba feminista prestatzeko bilera irekia
    Martxoak 05 (Usurbil)
    Antolatzailea: emakume* talde bat
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoeneko Urdintxo gela
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Martxoaren 8ko greba feminista prestatzeko bilera irekia.

Jaiak

  • Inauteriak: Udarregi Ikastolakoen emanaldiak
    Martxoak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Udarregi Ikastola
    Ordua: 10:15-16:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbil
    Herria: Usurbil

    10:15 HHkoen festa mozorro berezi eta koloretsuekin. Eguraldi onarekin frontoian, bestela, Oiardo kiroldegian.
    11:00 Bi autoen atzetik LH eta DBHkoak desfile moduan, dantzan aterako dira herrian zehar.
    11:45 DBHkoen dantza ikuskizuna Oiardo Kiroldegian, sorpresaz betetako mozorro, gai eta dantzekin.
    15:30 LHkoen dantza ikuskizuna Oiardo Kiroldegian: "Mozorroak 19!".

    Oharrak:
    -HH eta DBH-koen ikuskizunak hasi aurretik, “kiroldegiko zelai kanpoko atean txartela emango zaio ikusleari sartzeko garaian, beraz, lasai joan gozatzera”.
    -LH-koen ikuskizunerako, “LHko ikasle bakoitzari, ikastola bertan txartel bana emango zaio eta soberan geratu diren txartelak ikastolako idazkaritzan jaso ahal izango du bertaratu nahi duen orok otsailaren 27an eta 28an”.

  • Inauteriak: Zubietako Eskolakoen emanaldia
    Martxoak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zubietako Eskola
    Ordua: 15:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Zubieta
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Zubietako Eskolakoen inauterietako kalejira. Gaia: Erdi Aroa. Ibilbidea: Eskola, Alamandegi, Barazar eta plaza eguraldi onarekin. Euria bada, frontoian.

  • Inauteri Festa: Orbeldi D.T.-koen kalejira eta emanaldia
    Martxoak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea
    Ordua: 19:00/20:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbil
    Herria: Usurbil

    19:00 “Orbeldi Usurbilgo dantza taldearen kalejira herrian zehar. Bukaeran, 20:00ak aldera, Gipuzkoako makil-jotzaile dantzak frontoian.

    Zehaztasunak: Azken urteon ildotik, mozorro festa dantza batean helduko zaigu martxoaren lehenean Orbeldi D.T.-koen eskutik. “Gipuzkoako makil joko desberdinak egingo ditugu. Aurreko urteetan Uztaritzeko inauteriak, Axeri Dantza eta Luzaideko inauteriak plazaratu ditugu. Aurten makilak astinduz emango diogu ongi etorria inauteriei”. Kiroldegitik abiatuko dira hilaren 1ean 19:00etan kalejiran. Herrian barrena pare bat geldialdi egin ostean, azken saioa frontoian eskainiko dute.

  • Inauteri Festa
    Martxoak 02tik - Martxoak 03ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea
    Ordua: 11:00-02:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbil
    Herria: Usurbil

    Gaia: JOLASAK (Mahai jolasak, denetariko jokoak...)
    11:00 Inauterietan jolasak familia giroan frontoia, herri osoari zuzendua. Ez da aurrez izena eman beharrik izango. Gerturatu jolastera!
    Antolatzaileak: Zirimara taldea, Noaua Kultur Elkartea, Udarregi ikastola eta Usurbilgo udala.
    11:30 Frontoitik abiatuta, Inauteri Festako kalejira eta desfile herrikoia Kaxkoan barrena. BURRUNBAZALE txarangak musikatuko du ekitaldia. Gaztelekukoak haiek sortutako herensugearekin desfilea egingo dute. Ibilbideak, besteak beste, Zirimara eskola kiroleko egitasmoko kideekin partekatuko ditugun bi jolas gune izango ditu! Mozorrotu eta batu guztiok desfilera!
    16:00 Karaoke Festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!!!
    17:30 -19:30 Frontoitik abiatuta, BURRUNBAZALE txarangarekin kalejira.
    17:30 Bingoa Gaztelekuan.
    19:30-21:00 Ttipika taldearen dantza gidatuen emanaldia eta erromeria frontoian. Plazara, dantzara!
    01:00-02:30 Larrian Gozo Usurbilgo taldearekin gautxori morrozotu eta jostalarien erromeria frontoian.

    Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea.

Zinea

  • Haurrentzako zinea: ôGazte harrigarria, T.S. Spivetö
    Martxoak 03 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Sinopsia: "T. S. Spivet bere familia bitxiarekin Montanako arrantxo batean bizi den hamabi urteko jenioa da. Kartografiarako eta asmakariak sortzeko daukan talentuak ordainsaria jasoko du, zientzia-erakunde batek izen handiko sari bat eman behar baitio. Maleta hartu eta ia herrialde osoa zeharkatuko du saria hartzeko".
    Sarrerak: 3 euro, egunean bertan salgai.

Deialdia

  • Odol ematea
    Martxoak 04 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea
    Ordua: 18:00-20:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: anbulatorioa
    Herria: Usurbil

Martxoak 8

  • Martxoak 8: haurren zaintza gunerako izen ematea
    Martxoak 01 (Usurbil)

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: haurrentzako zaintza zerbitzua antolatu dute egun horretarako Askatasuna plazan. "Bertan gizonezkoek parte hartzeko deia egiten dugu zaintza kolektibo honetan, egun honetan guk soilik arduratu behar baitugu horretaz, ahalik eta emakume gehienek greba aurrera eraman dezaten, beraien eskubidea baita". Haurrak zaintza gune honetara eraman asmo dituzuenoi begira adi, izena aurrez eman beharko baita.
    Eguna: martxoak 8, ostirala.
    Ordutegia: 12:30-14:30 / 16:30-18:00.
    Tokia: Askatasuna plaza.
    Oharra: haur bakoitzak bere baakaria eraman beharko du.
    Izen ematea:
    usurbilm8gizonak@gmail.com
    Bordatxo, Txirristra eta Aitzaga tabernak
    Martxoaren 1ean Udarregi Ikastolako ikasleek Oiardo Kiroldegian eskainiko dituzten emanaldietan mahaia jarriko da Kiroldegian bertan.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil