Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Iraila 2019 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      

ikastaroa

  • Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoa
    Irailak 07 (Usurbil)
    Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
    Ordua: 9:00-13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: -Irailak 7: Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak. Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.

    Izen ematea:
    943 361 114
    alkartasuna@usurbil.com
    alkartasuna.eus

    Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
    Laguntzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.

     

Bilerak

  • 2020ko Euskaraldia prestatzeko bilera
    Irailak 10 (Usurbil)
    Antolatzailea: Euskaraldia Usurbil
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "2020ko Euskaraldia prestatzeko lanak abiatzen ari dira Usurbilen. Horretarako bilera irekia izango da Potxoenean. 2020ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean EUSKARALDIA bueltan datorkigu. batetik, aurreko edizioan bezala, Ahobizi eta belarriprest rolen ariketa kolektiboa izango dugu. bestetik, enpresa, erakunde publiko, saltoki, elkarte eta entitateei haien jardunean euskararen erabilera indartzeko konpromiso zehatzak hartzea bultzatuko da".

Jaiak

  • Masusta Kofradiaren Eguna
    Irailak 06 (Usurbil)
    Ordua: 21:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Artzabal
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: 2007. urtean eratu zen Masustaren Kofradia Txirristra Tabernan bost lagunekin. Geroztik, urtez urte ospatzen da irailean Kofradiaren Eguna. Aurten, hamazazpigarren kofradea izendatuko da.

    Egitaraua:
    · Afari irekia Artzabal tabernan. (Aldez aurretik izena eman behar da.)
    · Kofradegaiaren aurkezpena.
    · jantzi banaketa eta janztea.
    · Masustaren propietateen irakurketa.
    · Kofrade berriaren zin egitea.
    · Hurrengo urterako kofradegaiaren izendapena. · Masustaren ereserkia.

    Dena jai eta kantu giroan ospatzen da. Ekintza erabat irekia da etorri nahi duen herritarrarentzat.

  • Eguzki elkartearen 50. urtemuga festa
    Irailak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Eguzki Elkartea
    Ordua: egunean zehar

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Eguzki Elkartea
    Herria: Usurbil

    Goizean zehar, helduentzako jokoak izango dira (Igela, Toka...).
    Eguerdian, bazkari herrikoia elkartean.
    Arratsaldean, haurrentzako jolasak eta musika egongo da.

  • Santueneko jaiak
    Irailak 20 (Usurbil)
    Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Santuenea
    Herria: Usurbil

    17:00 Txupinazoa eta txokolatada Tragoxka tabernaren eskutik.
    Ondoren, globo gerra.
    18:30 Buruhandiak.
    18:30 Arikadana batukada.
    19:00 Sardina jana.
    21:00 Herri afaria (Txartelak aurrez salgai Santueneko jubilatuen tabernan, Ibai Ondon eta Aitzagan). 
    23:30 Kontzertuak: Herenegun, Kilimak, Larrian Gozo.

  • Santueneko jaiak
    Irailak 21 (Usurbil)
    Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Santuenea
    Herria: Usurbil

    11:00 Umeen jolasak eta Pintura lehiaketa.
    13:00 Buruhandiak.
    14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
    16:00 Mus txapelketa (Izen ematea 15:30-16:00).
    16:00 Haurrentzako puzgarriak.
    17:30 Txokolatada Gure Elkartea jubilatu elkartean.
    19:00 Buruhandiak.
    20:30 Musikarien afaria.
    00:00 Dj Gaua: Dusaint, Inkilt, Xiarroman, Anwoltt.

Deialdia

  • Odol ematea
    Irailak 02 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea
    Ordua: 18:00-20:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: anbulatorioa
    Herria: Usurbil

Kirola

  • 12. Baxurde Krosa
    Irailak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.
    Ordua: 10:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia, irteera eta helmuga
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak:
    10:30 Helduen lasterketa frontoitik: 10,75 kilometroko ibilbidea.
    12:00 Haurren lasterketa ez lehiakorra: benjaminen (2010-11 urteetan jaiotako 8-9 urtekoak) eta alebinen (2008-09 urteetan jaiotako 10-11 urtekoak) 600 metroko ibilbidea.
    12:10 Haurren lasterketa ez lehiakorra: infantilen (2006-07 urte arteetan jaiotako 12-13 urtekoen) eta kadeteen (2004-05 urte arteetan jaiotako 14-15 urtekoen) ibilbidea (1.000 metro).
    Oharra: prebenjaminen 200 metroko lasterketa.
    Izen ematea: irailaren 14ko 16:00ak arte kronoak.com atarian edo Oiardo Kiroldegian eskuragarri izango diren inprimakiak beteta.
    Lasterketa egunerako oharrak:
    -9:00etatik aurrera, dortsal eta txip banaketa frontoian.
    -Kontsigna: arropa uzteko lekua lasterketaren irteeratik gertu, frontoian.
    -Zerbitzuak/sariak: parte hartzaile guztientzat asegurua, probaren erdian ur-hornidura, froga amaieran hamaiketakoa, dutxa zerbitzua Kiroldegian bertan, lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria, parte hartzaile guztientzat oparia eta beste hainbat opariren zozketa.
    Informazio gehiago: kronoak.com

Kantua

  • Kantu Taldearen entseguen itzulera
    Irailak 16 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea
    Ordua: 18:00-19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Agerialdeko musika gela
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: uda osteko etenaldiaren ostean, Kantu Taldea asteleheneroko entsegu saioetara itzuliko da irailaren 16an.

Bisita

  • Harria Hitz bisita gidatua
    Irailak 07 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Ereiten
    Ordua: 10:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
    10:05 HARRIA HITz bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua).
    11:15 Zumetaren Arte Estudiora bisita.
    12:35 TxTxTx Txokoaldeko Txalapartaren Txokora bisita.

    Zehaztasunak: "60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.

    Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu".

    Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.

    Informazioa eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultour.pro

    Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil