Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Zuretzat

Enpresariak

“Bigarren hizkuntzaren garapena lantokian” tailerra izango da Donostian

2014/01/21 - Iruzkinak: 0

Matilde Grünhage-Monetti soziologo alemaniar-italiarraren esperientziak ezagutzeko aukera izango da, Donostian, urtarrilaren 24an.

Banaiz Bagara Elkarteak eta Nazaret Zentroak “Bigarren hizkuntzaren garapena lantokian: Europar ikuspegiak” tailer praktikoa antolatu dute. Lantokian bigarren hizkuntzaren bat erabili behar duten langileen gaitasunak hobetzeko helburuarekin, Europako Kontseiluak sustatu duen “Odysseus eta Language for Work” proiektuaren barruan kokatzen da ekimen hau.

Urtarrilaren 24an, Donostiako Kutxazabal zentroan eskainiko den tailer praktiko honetan, Matilde Grünhage-Monetti soziologo alemaniar-italiarraren esperientziak eta metodologia ezagutzeko aukera izango da.

Tailerra euskaraz eta ingelesez izango da. Doakoa da baina aldez aurretik izena eman behar da 943 404 560 telefonoan edo kutxazabalzentroa@kutxafundazioa.es helbide elektronikoan .

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil