Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Zuretzat

Enpresariak

Katealegaia enpresa, pausoak ematen, euskera indartzeko

2013/04/16 - Iruzkinak: 0

Hernaniko Udalak eta Katealegaia enpresak hitzarmen bat sinatu dute. Katealegaian, euskarak gero eta presentzia haundiagoa izango du.

«Euskera bultzatzea eta normalizatzea oso garran­tzitsua dela uste dugu eta bide horretan pauso batzuk eman ditugu orain arte. Baina hitzarmen honekin eta laguntza honekin helburu jakin batzuk zehaztuko ditugu eta plan bat jarraitzeko aukera izango dugu: enpresako informazio guztia euskeraz ere lantzea, adibidez», azaldu zuen atzo Pablo Nuñezek, Katealegaia enpresako zuzendariak. Izan ere, Hernaniko Uda­lak eta Katealegaia enpresak hitzarmen bat sinatu zuten atzo, enpresa horretan euskeraren erabilera areagotzeko helburuarekin. Luis Intxaus­pe alkateak azpimarratu zuen, enpresaren iniziatiba izan dela eta «zoriontzekoa eta pozgarria» dela. Urtebeteko hitzarmena da. Enpresak pausoak eman beharko ditu eta konpromisoak betetzean, Udalak diru laguntza emango dio.

Epelen, egoitza nagusia

Katealegaia irabazi asmorik gabeko erakundea da eta lanpostuak sortzen ditu per­tsona elbarrientzako edo gizarte-esklusio egoeran daudenentzako. Gipuzkoa osoan 12 zentro dauzka eta Hernanin, Epelen dago haundiena eta nagusia. Bertan, 100 lagun inguru ari dira lanean. Bezero garran­tzitsuenetakoa, Orona enpresa da.

Enpresa guztiei zuzenduta

Hitzarmen hori, Baietz Gu­re­an! ekimenaren barruan izan da. Ekimena, Buruntzaldeko Udalek daramate aurrera, Hernanik barne. Enpresek, etxe barruan euskeraren presentzia haunditzea da helburua. Eta 2013an, laguntza hori ematen jarraitzeko asmoa dute Udalek.

*Iturria: Hernaniko Kronika

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil