Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Zuretzat

Gazteak

Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz egin dutenen artean zozketa egin da

2014/02/05 - Iruzkinak: 0

400 euroko 11 sari zozkatu dira parte hartu duten 135 gazteen artean.

Azken urteotan bezala, Buruntzaldeko udaletako euskara zerbitzuak gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz egin dutenak saritu nahi izan ditu. 2013an 135 gaztek hartu zuten parte egitasmo honetan. Parte-hartzaileen kopurua gora doa urtez urte. 2010ean 34 izan ziren, 2012an 112 eta 2013an, aipatu bezala, 135.

Autoeskolei dagokienez, Buruntzaldeko 10 autoeskolek hartu dute parte: Andoaingo Bengoetxea eta Mendi autoeskolek, Hernaniko Hernani, Lagunak eta Otamendi autoeskolek, Lasarte-Oriako Izarra, Lasarte eta Mujika autoeskolek eta Urnieta eta Usurbilgo Solozabal autoeskolek.

Euskara zerbitzuak 400 euroko 11 sari zozkatu ditu aurten, hau da, herri bakoitzean dauden autoeskola adina. Hauek dira sarituak:

Andoain:

  • Mikel Arribillaga Garcia, Bengoetxea autoeskola
  • Garbiñe Guedejo Ezenarro, Mendi autoeskola

Astigarraga:

  • Argoitz Otaño Merketegi, Otamendi autoeskola

Hernani:

  • Julen Gaztañaga Iturralde, Otamendi autoeskola
  • Josu Altuna Irazusta, Otamendi autoeskola
  • Ekiñe Arruti Salaberri, Hernani autoeskola

Lasarte-Oria:

  • Miren Cuerdo Izagirre, Mujika autoeskola
  • Nerea Sanchez Guerra, Mujika autoeskola
  • Itziar Mujika Calonge, Lasarte autoeskola

Urnieta:

  • Mikel Artola Pagola, Otamendi autoeskola

Usurbil:

  • Onintze Camino Landa, Mujika autoeskola

Buruntzaldeko udalek 2014an ere egitasmoarekin jarraitzeko asmoa agertu dute. Hala, maiatzean abiatuko dute zabalkunde kanpaina.

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil