Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Zuretzat

Gurasoak

Andoaingo Aita Larramendi Ikastolak antolatuko du 2012ko Kilometroak jaia

2011/10/07 - Iruzkinak: 0

Azaroan egingo dute 2012ko edizioaren aurkezpen ekitaldi ofiziala eta dendaren irekiera. Dendan urte osoan zehar eskuratu ahal izango da Kilometroak jaiko materiala.

Pasa den igandean, urriak 2, jaso zuen Andoaingo Aita Larramendi Ikastolak 2012ko Kilometroak festa antolatzeko lekukoa Azpeitiko Ikastola Ikasberriren eskutik. Lekukoa Azpeitian jaso zuen Aita Larramendi Ikastolak Kilometroak 2011 jaiaren hasiera ekitaldian, eta arratsaldean Andoaingo Ikastolako ikasleek, gurasoek eta herriak orokorrean, ongietorria egin zion lekukoari.

 

Duela 22 urte ospatu zen azkeneko aldiz Kilometroak jaia Andoainen. 2011ko azarotik aurrera urtean zehar erabiliko diren logoa eta leloa zehaztuko dituztela adierazi dute jaiaren koordinatzaileek. Prentsaurrekoa, aurkezpen ekitaldia eta dendaren irekiera azaroaren bigarren hamabostaldian izango direla gaineratu dute.

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil