Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua ateratzeko ikastaroa

Aisialdiak gero eta garrantzi handiagoa du gure herrian. Udalekuak, ludotekak, eskola-kirola, Gabonetako parkea… hainbat eta hainbat jarduera antolatzen da herrian haur eta gaztetxoei zuzenduta. Esparru honetan lan egin nahi duten gazteentzako prestakuntza eskaintzea da ikastaro honen helburua.

Baldintza: 17 urte beteta izatea ikastaroa hasten denerako.

Egutegia: irailaren 25etik urtarrilaren 30era. Saioak ostiraletan eta larunbatetan. (Andoainen)

* Ikastaroa ostiraletan denean, arratsaldez soilik izango dira eskolak.

Orduak guztira: 200

Izena emateko:

  • Lekua: ikasleek matrikula euren herriko euskara zerbitzuan egin behar dute.
  • Epea: irailaren 1etik 18ra bitartean. Ikasle kopurua mugatua da, beraz, matrikula-dataren arabera osatuko da taldea.
  • Prezioa: Buruntzaldekoek: 360 euro; gainerakoek: 560 euro.

Informazio gehiago: Andoaingo  Euskara Zerbitzuan (Tel. 943 300 830)