Buruntzaldeko albisteen buletina sortu dugu

Buruntzaldeko sei udaletako euskara zerbitzuok (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) albiste buletina sortu dugu elkarrekin konpartitzen ditugun programak eta egitasmoak bildu eta ezagutarazteko. Buletin horretan, albisteak eta martxan diren egitasmoen inguruko informazioa bilduko dira.

 

Lehenengo buletina duela egun gutxi bidali zaie harpidedunei. Dagoeneko 200dik gora harpidedun ditu buletinak. Albistegia posta elektronikoan jaso nahi dutenek Buruntzaldea Euskaraz web gunean aurkituko dute harpidetza egiteko aukera.

 

Udalon nahia euskararen erabilera sustatzeko burutzen ditugun egitasmoen eta ditugun bitartekoak herritarren esku jartzea da. Baita beste udal eta erakunde batzuetan ari diren teknikarien esku ere, hartu-eman horrek aberastu egingo duelako euren lana. Buruntzaldeko udalon asmoa da urtean hiruzpalau buletin bidaltzea, Buruntzaldea Euskaraz web gunea aurki ditzakezun eduki, gai edo informazio interesgarrien berri emanez.