Administrazioa da euskerazko eskaintza altuena duen sektorea

Euskaini azterketa egin du Hernanin Soziolinguistika Klus­­terrak Udalarentzat, he­rri­an euskerazko eskaintza zen­batekoa den jakiteko. Bil­du­tako datuen ara­bera, Her­na­nin, orokorrean, euskerazko eskaintza 0,53koa da 0-1eko eskalan. Emaitza hori kale erabileraren datuaren gai­netik dago, na­bar­men, eta ezagutza datuaren azpitik, baina oso gertu. Hala azaldu zuen Asier Ba­sur­to Klus­terreko kide eta az­terketaren arduradunak mai­a­­tzaren 27an, Hernaniko AEKn egindako aurkezpenean. Sektoreka hartuta, berriz, Admi­nistrazioa da euskerazko es­kaintza altuena duen sektorea (0,74). Gizartean, euskerazko eskaintza maila altua topatu dezakete herritarrek (0,71). Hezkuntza eta Osasun­gintza sektoreetan, berriz, euskerazko eskaintza maila ertainekoa da: 0,65 eta 0,57. Eko­no­mian, eskaintzaren erdia baino gutxiago (0,45) bakarrik esku­ra­tu daiteke euskeraz eta he­da­bideen aldetik, euskeraz ja­so­tzen dutenaren proportzioa oso baxua da (0,25).

 

Guztira 611 eskaintzaile neurtu

Azterketa hau egiteko, he­rritarrei zerbitzuren bat es­kai­­­tzen dion guztia neurtu da. Guz­tira 611 eskaintzaile. Az­ter­­­keta hau egiten dela bi­ga­rren aldia da, 2003an egin zen lehenengoz. Honen bi­dez, eus­­keraren egoeraren neurri bat eskuratzen da alde batetik, eta bestetik, hizkuntza plangintzari begira, indar-gune eta ahul-guneak identifikatzen la­gun­tzen du, hau da, Udaletik non eragitea komeni den zehazten du.

 

* Iturria: Hernaniko Kronika