Euskaltegietara animatzeko dei egin dute, “Zurea bai zortea!” kanpainaren barruan

«Pauso batera daukazu eus­kaltegia, maila guztiak es­kaintzen dira, bakoitzari egokituak, eta dirulaguntzak lor­tu daitezke», horregatik, Zurea bai zortea! kanpainaren helburua jendea anima­tzea dela azaldu zuen Nerea Eraun­ze­tamurgilek, Usur­bil­go Eus­ka­ra zinego­tziak, atzo, prentsaurrean.

 

«Euskera ikastea aberastasun bat da, ikaslearentzat»

 

Luis Intxauspe AEK euskaltegiko arduradunak adierazi zuen, helburua dela, ahalik eta elebakar gutxien egotea Bu­runtzaldean, «besteak beste, aberastasun bat delako, euskera ikasten duen herritar ho­rren­­tzat berarentzat». Aukera zabala eskaintzen dute Buruntzaldeko euskaltegiek, eta informazio hori zabaldu dute, herriko enpresetara, mailing bidez, eta web orrian ere jarri dute, www.buruntzaldea.eus orrian. Joseba Arbelaitz Udal euskaltegiko arduradunak web orrialdeko informazioa esplikatu zuen. Orrialdeak aukera guztiak ematen ditu: euskaltegien informazioa, mailak eta kurtsoak, ordutegiak… eta baita aurrematrikula egiteko aukera ere. Diru-laguntzak ere badira euskeraz ikasteko (herri ba­koi­tzak bereak ditu), eta horri buruzko informazioa ere web orrian lortu liteke.

 

* Iturria: Hernaniko Kronika

This site is registered on wpml.org as a development site.