Euskarazko liburuak irakurtzeak saria du Urnieta eta Andoainen

AndoainUrnieta

Urnieta eta Andoainen euskarazko irakurketa sustatzeko ekimena jarri dute abian “Irakurri, gozatu eta oparitu” lelopean. Ekimena Topaguneak, euskara elkarteen federazioak, jarri du martxan tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu-denden laguntzarekin. Ekimena bi urtetik 90 urte bitartera dituzten herritarrei zuzendua dago.

 

Uztailaren 23ra arte udal liburutegietan euskarazko liburu bat hartu eta irakurtzen duten herritarrek, liburua itzultzean inkesta bat betetzen badute, herriko liburu-dendetan euskarazko liburu bat erosteko %25eko deskontu txartel bat jasoko dute. Gainera, irakurlea Larramendi Bazkunako (Andoaingo euskara elkartea) edo Iñistorra Elkarteko (Urnietako euskara elkartea) bazkidea bada, %50eko deskontu txartela jasoko du.